
Nafarroako Ikastolen egoitzan izandako prentsaurrekoan, Nafarroa Oinez 2025eko kanta eta bideoklipa aurkeztu dira. Iñaki Erroz, Paz de Ziganda Ikastolako zuzendariaren arabera, kantak aurreikuspenak bete ditu: alaia eta dantzagarria da, euskararen erabilera aldarrikatzen du eta Paz de Ziganda Ikastolako ibilbidea biltzen du.
Aurtengo Nafarroa Oinezeko abestia runba erritmoan kantatu eta dantzatzeko da. Musika Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia den Igor Martinez atarrabiarrak sortu du eta hitzak, aldiz, Estitxu Arozena bertsolari lesakarrak idatzi ditu. Igor Martinezen hitzetan «Oinez jaiak duen bizitasuna eta indarra aldarrikatu nahi izan dugu abiadura eta erritmo biziekin, soinu tradizionalekin batera uztartuz. Era berean, ikastolaren motorra den auzolanari dagokion garrantzia eman nahi izan diogu. Horregatik, abestiaren grabazioan 60 pertsona baino gehiagok hartu dute parte».
Kolaboratzaileen artean Paz de Ziganda Ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle zein gurasoak daude. Anne Lukin (ikasle ohia), Maite Txurruka (ikasle ohia eta irakaslea), Motxila 21eko kide diren Ainhoa Lizarraga eta Andoni Zilbeti (ikasle ohiak), Ionan Peñalver (ikasle ohia), Julen Leuza (ikasle ohia) Hutsun Txalaparta (Mikel Urrutia eta Anai Gambra, ikasle ohiak), Paz de Ziganda Ikastolako abesbatza eta Paz de Ziganda Helduen Abesbatza dira horren adibide. Eta haiekin batera, Euskal Herriko abeslari ospetsuen laguntza ere dute: Eñaut Elorrieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Claudia Rodríguez (Goxua'n Salsa), Imanol Viñarás (Raimundo el Canastero) eta Oihana Fernandez (Afu), esaterako. Gainontzeko musikariei dagokienez, Goxua'n Salsa taldeko haizeak, Jorge Sánchez gitarjolea eta Xanti Etxeberria baxujolea izan dituzte lagun.
Aurkezpenean azaldu dutenez, abestiaren ildo beretik sortu da bideoklipa. Haren sorkuntza eta edizioa Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia den Diego Azanzak egin du. Bertan, elkartasuna eta auzolana dira nagusi, eta ikastolak sortzen duen komunitate erraldoia islatu eta sustatzen da. Bideoklipean ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoak agertzen dira eta Paz de Ziganda Ikastola ez ezik, haren hazkundearen lekuko izan den herria ere agertzen da: Atarrabia.
«Gu ere herria garelako, Atarrabiako hainbat txoko esanguratsutan grabatu dugu, hala nola, Ezkaba txiki mendian eta Arreko Trinitateko zubian. Abestiaren letran aipatzen diren Sugaar, Mikelats, Mari eta Atarrabi, Atarrabiako ihauterietako pertsonaia mitologikoak, alegia, azken leku zoragarri honetan agertzen dira, Motxila 21 taldearekin batera. Bideoklipa oso bizia eta koloretsua izatea nahi genuen, Nafarroa Oinez jaiak duen giroaren kutsua izan zezan», gehitu dute.
«Buruz, bihotzez eta oinez»
«Buruz egin dugu, helburu argi batekin, auzolana aldarrikatuz eta haur, gazte eta helduak dantzarazteko asmoz. Bihotzez egin dugu, euskara eta Atarrabia herria erdigunean jarriz. Eta azkenik, oinez egin dugu, abiadura biziz aurrera eginez, baina gure iragana eta erroak ahaztu gabe» gaineratu dute.
Estitxu Arozenak historia eta kondaira, mundua eta ingurua, etorkizunaren ziurgabetasuna eta besta uztartu nahi izan ditu kantaren letran. Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan ospatu diren Oinezetako kantuetako zatitxoak eta leloak barneratzen ditu kantak, «Atarrabiren mitoa, geografia, Paz de Ziganda pertsona eta ikastolaren ekarpen historikoa esplizituki azpimarratzearekin iritsiko gara gure hizkuntza geroratzeko aukerazkoa dirudien bide bakar posiblera: Euskara edo ez gara», azpimarratu du Arozenak.

«NAIZek euskal kulturgileak ukatu»?, NAIZen erantzuna

Cerdán dimite de sus cargos tras hablar el Supremo de «consistentes indicios» de comisiones

Fermin Muguruzaren Anoetako kontzerturako jakin beharreko guztia

Ternua presenta concurso de acreedores al no poder hacer frente a una deuda de 16 millones
