
Martxoaren erdialdetik taldetik kanpo zebilen Kamar Baldwin, eskuin eskuko hatz bateko hezur bat hautsi eta gero. Hala, pozteko moduan daude Saski Baskonia eta zaleak, Georgiako antolatzailea taldearekin entrenatzen hasi delako. Pablo Lasok igandeko Bartzelonaren aurkako neurketaren bezperan ematen duen prentsaurrekoan konfirmatu beharko du talde katalanaren aurka jokatzeko prest egongo ote den ala ez, baina ia ziurtzat eman liteke hilaren 24ko euskal derbirako prest egongo dela.
Ebakuntza-gelatik pasa behar izan zuen Baldwinek eskuko lesioa nozitu ostean eta ordutik hona gasteiztarrek ia denbora osoan Trent Forrestekin jokatu dute, Ognjen Jaramaz antolatzaile serbiarrak ez baitu esperotako mailarik eman.
¡Kamar está de vuelta!
— Baskonia (@Baskonia) May 15, 2025
Today´s WORK, done ✅✅#GoazenBaskonia pic.twitter.com/lHUJ6lU49r
Hori horrela, joan zen asteburuan Joventuten aurka jokatu bezperan Pablo Lasok Baldwinen lana goraipatu zuen. «Beste askok Kamarrek izan duen lesioa jasan izan balu, denboraldia amaituta izango zukeen, baina bera sekulako lana egiten ari da talde-lanera ahalik eta arinen itzultzeko», esan zuen entrenatzaile gasteiztarrak. Badalonara joan aurreko egunetan Baldwin oraindik «taldetik kanpo» entrenatzen ari zela adierazi zuen, baina «laster baten taldearekin lan egitera» pasako ote zen itxaropena azaldu zuen. Halaxe izan da, Saski Baskoniaren zorionerako.
Ez da denboraldi erraza izaten ari Kamar Baldwinentzat. Antolatzaile estatubatuarrak Georgiako pasaportea lortzeko lanak izan zituen denboraldi hasieran eta hainbat partida jokatzeke pasa behar izan zituen. Otsailean, hain zuzen Georgiako selekzioarekin jokatzen ari zela, oinean lesio txiki bat izan zuen eta oineko lesioa gainditu eta handik gutxira, martxoan, hatz muturra hautsi zuen.
ACB Ligako 31 jardunaldietatik 14 baino ez ditu jokatu Kamar Baldwinek eta 10,8 puntu, 3,5 asistentzia eta 3 errebote batez beste lortu arren, gasteiztarren artean lekua egitea asko ari zaio kostatzen.
Agur Maxuella Lisowa-Mbakari
Bestalde, Kutxabank Araskik ohar baten bidez adierazi duenez, Maxuella Lisowa-Mbaka hegalekoak ez du talde gasteiztarrean jarraituko. Belgikako selekzioan leku finkoa dauka Lisowa-Mbakak eta Kutxabank Araskik maila mantentzeko zeresan handia izan du ere, batez beste 11,9 puntu, 4,3 errebote eta 3,5 asistentzia pilatu ditu batez beste.
Sami Hill antolatzailearen atzetik, talde arabarreko saskiratzailerik onena izan da. Horrez gain, Emakumeen Endesa Ligako «lapurrik» onenetakoa izan da, partidako 1,86 baloi ostu dituelako. Kutxabank Araskik bere oharrean hegaleko belgikarraren «lana eta profesionaltasuna» eskertu gura izan ditu.

«NAIZek euskal kulturgileak ukatu»?, NAIZen erantzuna

Cerdán dimite de sus cargos tras hablar el Supremo de «consistentes indicios» de comisiones

Fermin Muguruzaren Anoetako kontzerturako jakin beharreko guztia

Ternua presenta concurso de acreedores al no poder hacer frente a una deuda de 16 millones
