
Asobal Liga denboraldiko momentu garrantzitsuenean murgilduta dabil, eta bertan Helvetia Anaitasunak gauza ditu jokoan. Jaitsiera postuetatik alde egiteko helburu horretan, puntu oso baliotsua eskuratu du ostiral gau honetan, goiko postuengatik borrokan dabilen Ademar Leonen aurka (24-24).
Berdinketa honekin, eta bi jardunaldiren faltan, iruindarrek 17 puntu dituzte eta 13. postuan daude. Hori bai, asteburu honetan Huescak Logroño La Riojaren aurka, Guadalajarak Navaren kontra eta Benidormek Torrelavegaren kontra egiten dutenaren zain geratuko dira. Aurkari zailak dituzte Anaitasunaren aurkari zuzenek; beraz, are garrantzitsuagoa da ostiral honetan lorturiko berdinketa.
Partida intentsitate handiarekin hasi da eta etxekoak izan dira markagailua ireki dutenak Xavier Gonzalez Uncitiren golari esker. Hala ere, kanpokoek segituan buelta eman diote markagailuari Carlos Alvarez Dominguezek jarraian sarturiko golei esker (3-4).
Lehia orekatua zegoenean, zenbait kaleratze etorri dira bi taldeetan, baina Ademar leonek hobeto aprobetxatu ditu egoera horiek eta bi goleko abantailarekin abiatu da atsedenaldira (13-15).
Bigarren zatiaren hasieran Ademarrek bereak egiten jarraitu du (16-19 joan da aurretik), baina Quique Dominguezek estrategian asmatu egin du eta aurkarien erasoei aurre agiten hasi dira nafarrak. Aitor Albizu eta Alonso Morenoren lanek eta golek markagailuari eutsi diote.
Minutuak pasa ahala, kanpokoek zenbait kaleratze izan dituzte eta horrek eragina izan du euren defentsan eta errotazioan. Golak bi ateetan iritsi dira eta partida berdinduta joan da bigarren zatian. Samuel Pereirok 24-23koa ipini du partida amaitzeko lau minutu baino gutxiago falta zirenean, eta Ademarreko Wasiakek txartel gorria ikusi du, baina Dario Sanzek berdindu egin du eta azken minutuetan ez da markagailua mugitu.
PARTIDAKO FITXA:
24 – Helvetia Anaitasuna (13+11): Cancio; Xavi Gonzalez (5), Alonso (3), Pereiro (2), Albizu (2), Aitor Garcia (1), Ganuza (5) –hasierako zazpikoa-, Goñi (2), Redondo, Itoiz, Kisselev, Castro, Elustondo, Marco Moreno (2) eta Zungri (2).
24 – Abanca Ademar Leon (15+9): Saeid; Carlos Alvarez (7), Dario Sanz (3), Hatem (3), Alberto Martin, Edu Fernandez (1), Rodrigo (3) –hasierako zazpikoa–, Lindqvist, Miñambres (4), Wasiak (2), Adrian Fernandez, Rozada, Zapico, Llamazares eta Alvaro Fernandez (1).
Partzialak bost minuturo: 2-2, 4-5, 7-9, 7-11,11-12, 13-15 (atsedenaldia), 14-17, 16-18, 19-20, 22-22, 23-23, 24-24 (amaiera).
Epaileak: Jesus Alvarez Menendez eta Miguel Martin Soria Fabian. Bi minutu kaleratu dituzte Aitor Garcia, Kisselev eta Castro Anaitasunaren partetik; eta Alberto Martin eta Edu Fernandez aedamrren partetik. Txartel gorria atera diote Patryk Wasiaki.
Gertakariak: Asobal Ligako 28. jardunaldia Anaitasunan jokatu da 1.732 ikusleren aurrean.

Chivite auditará los túneles de Belate, pero no la mina Muga

Fallece una joven 17 años electrocutada en la estación de tren de Araia

Yala Nafarroa lanzará un txupinazo que sea «una luz de esperanza para detener este genocidio»

Libertad bajo fianza para Mo Chara, rapero de Kneecap, acusado de «apoyar el terrorismo»
