Galdakaon bukatu da puzzle ibiltariaren lehen eguna.
Galdakaon bukatu da puzzle ibiltariaren lehen eguna. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Sareren puzzlea, Iruñean osatu dutenean.
Sareren puzzlea, Iruñean osatu dutenean. (Aitor KARASATORRE | FOKU)
Santurtzitik ere igaro da Sareren ekimena.
Santurtzitik ere igaro da Sareren ekimena, igandean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan.
Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan, igande honetan. (Endika PORTILLO | FOKU)
Bilbon, Arriaga plazan elkartu dira.
Bilbon, Arriaga plazan elkartu dira. (SARE)
Donsostian Antigua auzoko Gaskuña plazan egin dute geldialdia.
Donostian Antigua auzoko Gaskuña plazan egin dute geldialdia. (Aitor KARASATORRE | FOKU)
Sareren ‘Puzzlea osatu arte’, Donostian.
Sareren ‘Puzzlea osatu arte’, Donostiako Antigua auzoan. (Aitor KARASATORRE | FOKU)
Puzlearen piezak enkajatzen.
Puzzlearen piezak enkajatzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
28 herrietako bat Lesaka izan da.
Lesakatik abiatu da Sareren puzzle ibiltaria larunbat goizean. (Aitor KARASATORRE | FOKU)
Oreretatik ere igaro da Sareren ekimena.
Oreretatik ere igaro da Sareren martxa ibiltaria. (SARE)
Billabona Sareren ekimen berriaren beste geldialdietako bat izan da.
Villabona Sareren ekimenaren beste geldialdietako bat izan da. (SARE)
‘Puzzlea osatu arte’ ekimenarekin Ondarroan izan dira.
‘Puzzlea osatu arte’ ekimenarekin Ondarroan izan dira. (SARE)
Oiartzunen egindako aldarrikapena.
Oiartzunen egindako aldarrikapena. (SARE)
‘Puzzlea osatu arte’ ekimena, Lizartzan
‘Puzzlea osatu arte’ ekimena, Lizartzan. (SARE)
Irune Sarek egindako aldarrikapena
Irunen Sarek egindako aldarrikapena, San Juan plazan. (SARE)
Larunbat arratsaldean Durangotik igaro da Sareren ekimena.
Larunbat arratsaldean Durangotik igaro da Sareren ekimena. (SARE)
Salbuespen egoeraren aurkako ekimena, Lekeition.
Salbuespen egoeraren aurkako ekimena, Lekeition. (SARE)
Orion egindako mobilizazioa.
Orion egin duten argazkia. (SARE)
Lezon larunbat honetan Sarek egindako ekimena.
Lezon larunbat honetan Sarek egindako ekimena. (SARE)
Gernikan atera duten argazkia.
Gernikan atera duten argazkia. (SARE)
NAIZ

Salbuespen egoera amaitzeko 28 geltoki gainditzeari ekin dio Sarek

«Konponbidearen puzzlea osatzea» helburu, herriz herri dabil jada Sareren ekimena. Lesakatik abiatu da larunbat goiz honetan, helmuga igandean Iruñean duela, eta Donostian argi utzi dute ez dutela «salbuespena» amaitu arte etsiko.

Lesakatik Irunera, Irundik Oiartzunera, Oiartzundik Errenteriara, Errenteriatik Lezora... Goizeko 10.00ak zirela atera da bidera ‘Puzzlea osatu arte’ izeneko Sareren udaberriko ekimena. Bi egunetan zehar, 28 geltoki eta aldarri bat: hiri eta herri horietan diren 57 preso, oraindik salbuespen neurrien pean guztiak, ahalik eta azkarren etxerako bidean izatea, gainerakoekin batera.

Geltoki horietako bakoitzean agurtu dute ekimena eta bat egin dute helburuarekin. Adierazpena irakurtzeaz gain, ekimen ezberdinak egiten ari dira han-hemenka, xumeak eta arinak abiada ez galtzeko, guztira 544 kilometro zeharkatu behar dituelako karabanak. Eta herri guztietan, bertako presoen izena daramaten banderolak zabaldu dituzte.

Galdakao izango du helmuga lehenengo «etapa» honek, eta bigarrenak, igandean, Berango eta Iruñea lotuko ditu.

Donostian eguerdian geldialdia egin dute Antiguako Gaskuña plazan; zanpantzarrek egin diete harrera, auzotar ugarirekin batera. Bertan ekimenaren nondik norakoak bildu ditu Beñat Uribe-Etxeberria Sareko bozeramaileak hedabideen aurrean: «28 herri hauetan aldarrikatu nahi duguna da horrenbeste urtetan horrenbeste sufrimendu eragin duen gatazkak utzi dizkigun ondorioen konponbidea da. Elkarbizitza agertokietara jauzi egin nahi badugu, ondorio guzti hauekin bukatzea ezinbestekoa da; preso, iheslari eta deportatuen auziaren konponbidea, baita biolentzia ezberdinen biktemek horrenbeste merezi eta horrenbeste behar duten egia, aitortzaa eta erreparazioaren bidean urratsak eman behar dira».

 

 

«Azken piezak lehenbailehen aurkitu eta jarri beharra dago. Ez dezagun denbora hiltzen utzi», adierazi du Sarek olerki baten hitzak bere eginez

 Sarek berretsi duenez, 57 preso hauei oraindik jartzen zaizkien trabak alboratuko balituzte, «lege eta politika arruntak» aplikatuz, «euskal presoen %100 etxean egongo litzateke».

Horregatik aukeratu dute «puzzlea osatzeko» metafora: 28 hiri eta herri hauetako piezak kokatu behar dira oraindik. Eta honako hau jakinarazi dute: «Lanean jarraituko dugu euskal gizartearekin batera euskal preso guztiak etxerako bidea egin dezaten».

Ez soberan ez faltan

Puzzlea izan da herriz herri irakurritako adierazpenaren gako nagusia. Honela dio: «Soluzioen puzzlea erabat osatu behar dugula sinetsita gaude, taula berean denok elkarren ondoan biziko bagara ezinbestekoa delako. Izan ere, horixe da puzzle bat: eraikuntza harmoniotsu bat, non pieza bat bera ere ez baitago sobran eta bat bera ere ez da falta. Badakigu ze pieza ditugun, eta taulan denak sartzen ditugunean bukatuko da lana, ez lehenago».

Bi olerkariren hitzak kateatu dituzte idatzi honetan. Lehena, Leopoldo de Luis, Francoren garaian espetxeratua izan zen Kordobako idazlea. «Orain biziberriturik ageri zaizkigun bertso hauek idatzi zituen: Hacer un puzzle es conseguir que todo concuerde con los límites del sueño/ Porque soñar, jugar, vivir, son solo formas de despejar la misma incógnita/ Formas variadas de escoger las piezas y limar sus bordes ásperos». Bigarrena, Leire Gandarias: «Askotan, puzzlea osatzeko pieza bakar bat falta delarik bukatzen da denbora», esana du. Hauxe erantsi du Sarek, ondorio gisa: «Hori gertatzen denean alferrikakoa bihurtzen da ordura arte egindako ahalegina. Beraz, azken piezak lehenbailehen aurkitu eta jarri beharra dago. Ez dezagun denbora hiltzen utzi».

Galdakaora heldu bitartean, Hernani, Villabona, Lizartza, Orio, Ondarroa, Lekeitio, Durango eta Gernikatik igaroko da Sareren puzzle ibiltaria.

 

Larunbata Galdakao bukatu dute, eta han ere zanpantzarrek egin diete harrera.