
Demi Vollering (FDJ-Suez) herbeherearrak pronostiko guztiak bete ditu Itzulia Women lasterketan. Aurreneko bi etapetan nahiko itzalean aritu bazen ere, Pijnackerreko txirrindulariak igande honetan apurtu egin du lasterketa, Donostian hasi eta amaitutako azken etapan. Mendizorrotzeko igoeran ihes egin du eta, iaz egin zuen bezalaxe, Mischa Bredewoldi kendu dio lider maillota. 2024ean taldekideak ziren biak; gaurkoan ez.
Gauzak hala, munduko lehen postuan dagoen Volleringek lautik hiru Itzulia Women irabazi ditu eta, gainera, orain arte SD Worxek zuen hegemoniarekin apurtu du. 11 etapetatik 11 irabaziak zituen talde horrek, baina gaurko garaipenarekin FDJ-Suez taldea palmaresean sartu da ere.
Volleringek lasterketa honekin amodio edo harreman sendoa du; asko gustatzen zaio Euskal Herriko errepideetan korritzea, eta gaurko azken kilometroan ospatzeko aukera izan du. Ez da oso normala herbeherearra keinuak giten ikustea, baina beti ezin daiteke esan hirugarren Itzulia Women irabazten dela.
Ihesaldi ugari
Etapa abian jarri eta, aurreikuspenen arabera, lehenengo erasoak gertatu dira berehala. Hala ere, Jaizkibelera iritsi arte ez da 20 bat txirrindulariko ihesaldia sortu. Dena dela, berehala harrapatu ditu tropelak. Jaizkibelerako igoeran, Ava Holmgrenek zenbait metrotako abantaila lortu du, baina gora heldu baino lehen harrapatu dute.
Gurutzetik igarotakoan, Sara Martinek (Movistar) eta Celia Le Mouelek 1:45eko aldea zeukaten tropelarekin. Talde nagusia FDJ-Suez taldearen lidergopean joan da alde hori murriztu nahian. 40 kilometro baino ez ziren falta helmugarako.
Helmugatik lehen aldiz igarotzean, aldea minutu batekoa zen bi taldeen artean zihoan Stina Kagevirekin. Hala ere, berehala neutralizatu dute.
Azken igoeran, Mavi Garciak lasterketa hautsi du, bost txirrindulariko taldea sortuz. Demi Vollering eta Mischa Bredewold liderra horien artean zeuden. Baina argi ikusi da maillot horiak nekez eutsi ahal ziola erritmoari.
15 kilometro falta zirenean, Volleringek erritmoa biziagotu du, eta Mavi Garcia eta Antonia Niedermaierengandik aldentzen hasi da. Volleringen kronoigoera abian zegoen. Bredewoldek denbora galtzen jarraitu du. FDJ-Suez taldeko liderrak 20 segundo irabazi behar zituen, bere hirugarren Itzulia irabazteko.
Atzetik zihoazen gainerako txirrindulariak, lasterketako liderra bera ere tartean, berriro elkartu dira igoerako tarte errazenean. Mischa Bredewold taldetik tiraka hasi da aldea murrizteko ahaleginean, baina Volleringek bakar-bakarrik gurutzatu du helmuga, 55 segundoko aldearekin hirugarren aldiz txapeldun izateko.

La caza de Karmelo Ikastetxea en tres actos; compra, cierre y venta a una promotora

Igual Cerdán es Roldán, pero la Nafarroa de 2025 no es la de 1994

Potente incendio en la fábrica de LEA, que ha obligado a confinar Abetxuku y parte de Arriaga

Periodismo en tiempos de maraña golpista
