LABeko ordezkariak Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan dira astelehen honetan Gureak enpresan langileek bizi duten «errealitate gordina» salatzeko. Izan ere, sindikatuaren arabera, «enpresaren eta mutualitateen arteko harremanak langileak kaltetu, diskriminatu eta prekaritatera kondenatzen ditu».
«Aniztasun funtzionala duten langileei ez dizkiete lan istripuak aitortzen mutualitateek, aniztasun funtzionala aitzakitzat erabilita», gaineratu dute, «mutualitateekin laneko kontingentziekin dituzten arazoak aspalditik» datozela gogoratuz.
LAB saiatu da enpresarekin nahiz mutualitatearekin egoera honi aterabidea ematen; «hau da, laneko kontingentziak hala izan daitezela aitortu dezaten eta ez langileen aniztasun funtzionalaren ondorio, baina ez da ezertxo ere konpondu».
«Gaur, batzar nagusietako bozgorailua baliatu nahi izan du langileek arazoari konponbidea eman behar zaiola eskatzeko eta aniztasun funtzionala duten langileen egoera lehen lerrora ekartzeko», dio LABek, bi eskaera nagusi mahaigaineratu dituen sindikatuak: kontigentzia guztiak, izan laboralak nahiz arruntak, biak ala biak, gizarte segurantzaren bitartez egitea, jarraipena gizarte segurantzak egin diezaiela; eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gureak enpresaren jabe den heinean, egoera hau konponbidean jartzeko dagozkion ardurak har ditzala».

La caza de Karmelo Ikastetxea en tres actos; compra, cierre y venta a una promotora

Igual Cerdán es Roldán, pero la Nafarroa de 2025 no es la de 1994

Potente incendio en la fábrica de LEA, que ha obligado a confinar Abetxuku y parte de Arriaga

Periodismo en tiempos de maraña golpista
