
Miren Amurizaren ‘Pleibak’ eleberriak irabazi du 2024. urteko 111 Akademiaren saria, ebazpena egiteko antolaturiko bozketa txandetako hirugarrena amaitu ondoren.
Idazle berriztarrak 2024ko azaroan argitaratu zuen ‘Pleibak’, Susa argitaletxean, eta datorren ekainaren 5ean jasoko du saria, Amasako Hika txakolindegian ospatuko den ekitaldian.
Sariaren hirugarren bozketa txandan Unai Elorriagaren‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ eleberriarekin lehiatu da Amurizarena, eta botoa eman duten akademiakideen artean gehiengoak bere alde egin dute, 111 Akademiatik jakinarazi dutenez.
‘Pleibak’ eleberrian ahoskotasunetik gertuko hizkera darabil Amurizak eta 15-16 urte inguruko neska baten ahotik ikasturte bateko kontakizuna egiten da: ‘Morora’ bidaia, institutua, Antzar Eguna, istripu bat... Baina urte batzuk geroagotik kontatua dago dena, bi neska protagonistek, Jonek eta Pollyk, aspaldi harremana galdu duten sasoi batetik.
NAIZi eskainitako elkarrizketa honetan azaldu zuenez, autokritika egiteko baliatu du nobela: «Orduan egin genuena epaitzeak ez dauka zentzurik eta gainera ez doa inora. Gertatu zena gertatu da. Baina horrek ez du esan nahi irakurketa kritikorik egin ezin duzunik. Denori gertatu zaigu. ‘Nik mina egin nizun, zuk mina egin zenidan’, sartzen gara buklean, nor izan zen lehena... Ez dago pertsona onik eta txarrik. Batzuetan apurdura horien atzean ez dago erantzun garbi bat zer gertatu zenari buruz».

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
