
Amaitu da Nadia Erostarberentzat surfeko Championship Tourreko aurtengo ibilaldia. Australiako Margaret River Pro txapelketako bigarren kanporaketa gainditu ezinik geratu da gipuzkoarra. Lan txarrak zeuzkan Erin Brooks eta Lakey Perterson estatubatuarren aurrean, eta Main Breakeko hiru metroko olatuetan ahaleginak egin baditu ere, atzean geratu da.
Bere kanporaketako aurreneko saioan aukera polit bat izan du, olatu ezker on batekin, baina zarauztarrak oreka galdu du azken unean eta ezin izan du punturik pilatu. Aldiz, bere aurkari biek ez dute kalerik egin eta saioak aurrera egin ahala kontrakarrean aritzea egokitu zaio.
Alabaina, saioaren azken aldera eskuinetik zetorkion olatu on batekin izan du bere aukeratxoa atzetik aurrerako lanean egiteko. Tamalez, egin beharreko mugimenduak ez zaizkio behar bezain fin atera eta saiakera horren ondoren, denborarik gabe geratu da.
Kanporatze honen ondorioz, denboraldi erdiko gutxieneko puntuaziorik pilatu gabe geratu da Erostarbe eta, beraz, Champions Tourrari agur esan beharrean suertatu da. Nolanahi, etorkizunera begira ikasgai baliagarri askoak pilatu ahal izan ditu surflari zarauztarrak, berandu baino lehen berriz ere munduko onenen artean lekua baduela erakusteko.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
