
Sortzaile berriei zuzendutako Sormen Beka DA! deialdi berria ireki berri dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Azokak. Iragarpena asteazken goiz honetan egin dute Durangon eman duten prentsaurrekoan eta, jakinarazi dutenez, 2025. urteko edizioan komiki proiektu bat lagunduko du bekak.
Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berrien bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea dela ekarri dute gogora, eta beka eskuratzen duen proposamena 2026ko Durangoko Azokako nobedadeetako bat izango dela nabarmendu dute.
Aurreko zazpi edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezkoa, proiektu digitalak, arte eszenikoa, familia transmisioan eragiteko proposamena eta Durangoko Museorako esku-hartze artistikoa saritu dira.
Beka 18 urtez gorako sortzaile berriei zuzendua dago (bakarka gehienez bi lan argitaratu izan ditzake), bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke proposamenak eta irabazle suertatzen den proiektuak 15.000 euro eta sorkuntza prozesurako eta plazaratzeko laguntza izango ditu. Proiektu bakarrari emango zaio saria.
Lanak aurkezteko epea irailaren 21eko 18.00etan amaitzen da. Behin proposamenak jasota, epaimahaiak lauzpabost hautatuko ditu eta hautatuek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lan irabazlearen berri 60. Durangoko Azokan emango da. Informazio gehiago eta bekaren oinarriak Durangoko Azokaren webgunean kontsulta daitezke.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
