Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Adimen artifizialaren aurkako borroka

MISSION: IMPOSSIBLE- THE FINAL RECKONING (SENTENCIA FINAL)
AEB, 2025. 169’. Direc.: Christopher McQuarrie. Guion: Christopher McQuarrie, Bruce Geller, Erik Jendresen. Int.: Tom Cruise, Hayley Atwell, Ving Rhames, Simon Pegg. Musika: Lorne Balfe, Max Aruj, Alfie Godfrey. Foto.: Fraser Taggart.

Ethan Hunt (Tom Cruise) ‘Mission: Impossible’ frankiziako film berrian.
Ethan Hunt (Tom Cruise) ‘Mission: Impossible’ frankiziako film berrian. (Paramount Pictures)

‘Mission: Impossible’ frankiziaren zortzigarren filma da, ‘Dead Reckoning Part One’-en jarraipena (2023). Pelikula hau 1996an hasi zen saga baten gailur epikoa izatea aurreikusten da. Oraingoan, Ethan Hunt (Tom Cruise) eta bere taldea gizateriaren etorkizuna arriskuan jarriko duen adimen artifizial boteretsu baten aurka borrokatuko dira. Mehatxu teknologiko horri aurre egiteko, mundu osoko hainbat tokitan zehar bidaiatuko dute.

Christopher McQuarriek zuzendutako filmak akzioa, tentsioa eta espioitza giro korapilatsua uztartuko ditu, eta frankiziaren ezaugarri bihurtu den estilo ikusgarria mantendu.

Gainerako aktoreen artean Ving Rhames, Simon Pegg, Vanessa Kirby, Mariela Garriga, Henry Czerny, Angela Bassett eta Frederick Schmidt ageri dira;. guztiek aurreko filmetako rol berberak jokatuko dituzte.

Filmaren grabazioa Britainia Handian egin zen, Longcross Studios eta Lake District-en. Maltan, Hegoafrikan eta Norvegian ere hainbat eszena grabatu dira.

Ordezkorik ez

Tom Cruise-k (62 urte), muga fisikoak gainditzen jarraitzen duela dirudi, izan ere eszena arriskutsuetarako ez du ordezkorik erabiltzen. ‘Empire’ aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean azaldu du nola bere gorputza muturreraino eraman zuen filmeko urpeko eszena batean. Eszena horretan, urpean dagoen itsaspeko baten hondakinak esploratzen ditu, eta horrek bere gaitasun fisikoen mugara eraman zuen. 

Grabazioa 8,5 milioi litroko ur-depositu erraldoi batean egin zen, plataforma birakari batean muntatua. Cruisek bereziki diseinatutako traje eta maskara erabili zituen eszena horretarako, baina ekipamendu hori gehienez hamar minutuz erabil zezakeen, hipoxia izateko arriskua zegoelako.

Christopher McQuarrie zuzendariak eszena «erronka izugarri» gisa deskribatu du, eta Cruise-rentzat «zigor fisikoa ikargarria»  izan dela ere adierazi du.