
Iritsi da Hego Euskal Herriko aretoetara ‘Los Tortuga’, pasa den Malagako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia eta Zuzendaritza eta Gidoi onenarenaren sariak irabazi zituen filma. Gainera, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zen.
Anabel (18 urte) ama txiletar etorkinarekin bizi da Bartzelonan. Gogor ikasi eta lan egin arren, haien bizitzak erabat aldatuko dira alokairuan bizi diren etxea hustu behar dutela jakinarazten dietenean. Betidanik bizi izan diren alokairuko pisuko higiezinen agentziak jakinarazten die etxea behin betiko utzi behar dutela, eraikina putre-funts batek erosi baitu.
Julian hil berritan (aita), Delia emazteak eta Anabel alabak bizitza berri bati egin beharko diote aurre. Elkarrekin, doluaren prozesu mingarri, baina beharrezko horri eusteko eta zeharkatzeko modua aurkitu beharko dute. Etxegabetze mehatxu horrek, ordea, kolokan jarriko du familiaren ekonomia hauskorra eta euren arteko zaintzak bigarren maila batera zokoratu beharko dituzte.
Doluari, galerari eta azkarregi mugitzen den mundu honetan sentimenduei aurre egiteari buruzko filma da.
Antonia Zegers aktore txiletarra eta Elvira Lara aktore hasiberria dira filmeko protagonistak eta Bartzelonako kaleen eta Jaengo olibondo zelai berezien artean gertatzen da.
Belen Funes
‘Los Tortuga’ Belen Funes zuzendari kataluniarraren bigarren filma da. Funesek Zuzendari berri onenaren Goya saria irabazi zuen ‘La hija de un ladrón’ bere lehen filmarengatik. Filmak arrakasta handia izan zuen eta geroztik zuzendari entzutetsua bihurtu da. 2022an ‘La Ruta’ telesaila zuzendu zuen, eta Feroz saria irabazi zuen Telesail Onenaren kategorian.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

