
Ronan Tronchot da drama frantses honen zuzendaria. Hainbat film labur zuzendu ondoren, Tronchote-k egiten duen lehen film luzea da, eta Gregory Gadebois, Lyes Salem eta Geraldine Nakache aktoreak ditu protagonista.
Apaiz eta mojen kastitate botoaren betiereko auzia planteatzen duen drama erlijiosoa da, baina guztia feel-good movie tonuaz bustia dago.
Simon, Estatu frantseseko herri txiki bateko parrokiako apaiza da ‘Paternel’ filmaren protagonista. Egun batean, apaiz bihurtu baino urte batzuk lehenago ezagutu zuen Louise-rekin egingo du topo. Emakumeak 11 urteko semea, Aloe, aurkeztu eta bera aita biologikoa dela jakinaraziko dio.
Albiste horrek Simonen eguneroko bizitza suntsitu eta bere existentzia gidatu duten ziurtasun guztiak zalantzan jartzera eramango du.
Gidoiak oso modu argian jarriko du Simonekin dugun gatazka: Posible al da haur baten aita izan eta aldi berean apaiza izatea? Zergatik dei diezaiokete fededunek «aita» Simoni, baina ez bere semeak? Azken galdera hori da Aloek berak hitzez filmean adieraziko duena.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

