
Bilboko Jesus Maria Ikastetxeko 60 langile kaleratu nahi dituztela salatzeko hezkuntza zentroaren «heriotza» irudikatu dute langileek Lakuako Gobernuak Bizkaiko hiriburuan duen egoitzaren aurrean. Hain zuzen, Lakuako Gobernuari leporatzen diote kaleratzeen errudun izatea, baita Bidaide fundazioari ere.
ELAk ohar baten bidez jakitera eman duenez, Jesus Maria Ikastetxeko langileek bilera deitu bazuten ere, ez ziren batzarrera agertu ez Lakuako Gobernuko ordezkariak ezta Bidaide Fundaziokoak ere.
Ikastetxeko langileak greba mugagabean daude martxoaren 18az geroztik. Izan ere, hasieran mahai gainean jarri zitzaien asmoa Jesuitinas Ikastetxea eta Jesus Maria Ikastetxea batzea zen, baina azkenean ez da egitasmoa aurrera atera eta 60 langile kaleratuko dituzte Jesus Maria Ikastetxea itxitakoan.
Urtarriletik langileek dozenaka bider eskatu diote Lakuako Gobernuari zein ikastetxearen ardura daukan patronatuari beraien asmoen berri emateko, baita kaleratzeak ekiditeko neurriak adostu eta langileei irtenbide egoki bat emateko elkarrizketei hasiera emateko ere.
Salatu dutenez, ez dute inolako erantzunik jaso. ELAk oharrean dioenez, Lakuako Hezkuntza Sailak ez die erantzun ere egin eta patronatuak ez die eskatutako dokumentaziorik eta informaziorik helarazi. Gainera, joan den astean fusioa bertan behera utzi zuen Jesuitinas ikastetxeak aldebakarrez, eta JM ikastetxeko langileen ziurgabetasun egoera areagotu zuen.
Azken egunotan Lakuako Gobernuak Jesus Maria Ikastetxean matrikulatuta dauden ikasleei matrikulazio garaitik kanpo beste ikastetxe batzuetara joateko aukera ireki die eta langileek greba eskubidearen urraketa gisa ulertu dute erabakia.
Halaber, ehunka sinadura bildu dituzte, herritarren babesaren adierazgarri, Lakuako Gobernuari aurkezteko, irtenbide bat bilatzeko presio neurri gisa.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína
