
Eibarrek ikasturte amaiera honetako zalantza handienetako bat argitu du. Onerako. Ekainaren 30ean bukatzen zen kontratua luzatu du Jon Bautistak 2028ra arte eta, beraz, gutxienez sei denboraldi emango ditu elastiko gorriurdinarekin.
Zubietan hasia, Maon jaiotako errenteriarra 2022ko udan iritsi zen Eibarrera. Hiru denboraldi hauetan Gaizka Garitanoren, Joseba Etxeberriaren eta Beñat San Joseren konfiantza uzan du eta elitean debutatu zuenetik bere zenbaki onenak eman dizkie trukean. 30 gol sartu ditu guztira, klubaren historiako golegile handienen zerrendan Gomez de Segurarekin bederatzigarren postuan berdinduz.
Zenbaki horiek eta kategoria duen esperientziak, kontratua ekainaren 30ean amaitzen zitzaiola ikusita, maletak egin zitzakeela pentsarazten zuten. Baina bikote zoriontsua osatzen du Eibarrekin eta bertan jarraituko du, gutxienez 2028ra arte.
«Pozik eta harro» dago, orain arte egindakoarekin eta kontratua luzatu izanarekin. «Iritsi nintzen lehen egunetik jendearen babesa nabaritu dut, oso ondo tratatu naute –esan du Bautistak–. Familia bat bezalakoa da eta oso pozik nago jarraitzeaz. Egunerokoa oso ona da, etxea nago... Oso une onean nago eta zer hobe Eibarrekin golak egiten jarraitzea baino».
Oinarri sendoak
Bautistaren berritzeak armaginen proiektuaren oinarriak are gehiago indartzen ditu. Nahiz eta Bigarren mailan jarraituko duen, ziurrenik beste aurrekontu-murrizketa batekin, Eibarrek jarraipena eman diezaioke Beñat San Josek azken hilabeteetan egin duen lanari. Entrenatzailearekin berarekin hasita eta kontratua indarrean duten hogeu jokalariekin –beste talde batzuetan utzita dauden hirurak barten– jarraituz.
Zehazki, beste denboraldi baterako kontratua duten hamabi jokalari daude; Magunagoitia, Corpas, Puertas, Sergio, Alkain,, Mada, Guru, Carrillo, Villa, Troncho, Vila-Real Bn utzita dagoen Slavy eta Murtzian utzita dagoen Yriarte, hain zuzen ere. Beste zazpu futbolariena 2027an amaitzen da: Cristian, Arambarri, Nolaskoain, Arrillaga, Cubero, Javi Martinez eta Alcorconen utzita dagoen Eric Perez. Eta 2028ra arte berritu du, azkenik, Bautistak.
Beste zortzi jokalariren etorkizuna argitzeke dago oraindik. Printzipioz, utzita dauden Jorge Pascual, Alex Dominguez eta Ivan Gil euren taldeetara itzuliko dira. Arnau Comasen casua bera da baina Eibarrek erosteko aukera bat du eta, bere errendimendia ikusita, egin lezake. Beti ere klub indartsuago bat ez bada agertze, defentsaren izena hainbat agendatan agertzen omen baita.
Azkenik, lau jokalariei kontratua amaitzen zaie, baina Anaitz Arbilla da Eibarren jarraitu omen dezaken bakarra. Atzelariak 38 urte ditu baina, orain lesionatuta egon arren, badirudi betirako gaztaroaren elixirra ere baduela, bere azken bi denboraldiak apartak izan baitira. Klubari Matheusek ere jarraitzea nahiko luke baina brasildarrak kartel bikaina du eta Eibarrek zaila du lehiatzea kirol mailan zein ekonomikoan. Merquelanzek eta Chemak, printzipioz, alde egingo dute, aurreikuspenetik urrun geratu ondoren.

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Repulsa multitudinaria tras la agresión sexual del viernes en sanfermines

Llueve sobre mojado en Rioja Alavesa: «Hay gran desolación y desánimo entre los viticultores»
