
Bi gidari zauritu dira bi istripu desberdinetan igande goiz honetan, Bizkaian eta Gipuzkoan. Moto gidaria da Arratzuko istripuan zauritu dena eta auto gidaria, berriz, Asteasun istripua izan duena. Biak ala biak ospitalera eraman dituzte, bertan artatu ditzaten, Lakuako segurtasun sailak jakitera eman duenez.
Asteasun, Gipuzkoan, auto bat bidetik atera da GI-2631 errepidean, Oriora bidean. Goizeko 10.35ak aldera jazo da ezbeharra, Iturriotzeko bidegurutzetik gertu, eta gidaria izan da istripuan zauritu dena. Hori dela eta, Donostia Ospitalera eraman dute.
Hainbat orduz luzatu dira autoa bertatik kentzeko lanak eta Ertzaintza aritu da trafikoa bideratzen, auto pilaketak sortu baitituzte lanekin.
Halaber, moto gidari batek eta auto batek istripua izan dute Arratzun, Bizkaian, BI-2224 errepidean, Markinara bidean. 11.05ak aldera jazo da istripua, azaldu dutenez, motoak auto batekin talka egin duenean. Moto gidaria zauritu da eta Gernika Ospitalera eraman dute, bertan artatu zezaten.
Hala ere, ordubete igarota arazorik gabe gidatu zitekeen istripua gertatu den gunean, Lakuako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ez da Asteasun bezalako arazorik sortu talka gertatu den tokian.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
