
«Pentsiodun prekarioen bizitza hobetzea helburu duen» herri ekimen legegileak (HEL), Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bultzatuta, 145.142 sinadura jaso ditu, pentsioak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko. Hauek aurkeztu eta egun batzuetara, bilera bat eskatu dute Imanol Pradalesekin. Izan ere, ekimenak gizartean duen garrantzia eta irismena zuzenean azaldu nahi diote lehendakariari.
Astelehen honetan Lehendakaritzan bilera eskaera arkeztu ondoren egindako agerraldian, ekimenaren batzorde sustatzailearen bozeramaile diren Arturo Val del Olmok eta Jesus Mari Soubiesek hala azaldu dute. Diotenez, HEL-ak «nahikoa babes du lehendakariak gurekin elkarrizketa bat izan dezan». Mikel Torres lehendakariordearekin beste bilera bat eskatu dute, telematikoki.
Maiatzaren 15ean aurkeztu zituzten sinadurez gain, EAEko sindikatu guztiek, «salbuespenik gabe», ehunka eragile sozial eta feministek eta kulturako, kiroleko eta beste eremu batzuetako 289 pertsonak babesten dutela nabarmendu dute.
Beraz, pradalesi helarazi diote «aringarririk gabeko iruzurtzat joko genukeela tramite luze eta konplexua, azpiegitura bat, gastu asko dakartzaten baliabideak abian jartzea eta gizartea tentsioan jartzea eskatzen duen ekimen bat kontuan ez hartzea».
100.000 pentsiodunengan, tartean 65.000 emakume, eragina izan dezakeen ekimen hau Gasteizko Parlamentuko hiru taldek babestu dutela gogorarazi dute, alegia, EH Bilduk, Sumarrek eta PPk ekimena aintzat hartzearen alde bozkatuko dutela. «Gobernua osatzen duten bi taldeak falta dira; EAJ eta PSE», deitoratu dute bozeramaileek.
Berretsi dute, halaber, emakumeak izan direla, historikoki, «baliabide publikorik ez egoteagatik, adingabeak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzen lan egin dutenak». Hori dela eta, pentsioa LGSra berdintzeak batez ere beraiei mesede egingo liekeela ospatu dute.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

