
Debagoienean energia trantsizioari dagokionez eman beharreko urratsak adosteko deliberazio prozesua abiatu dute, ’Argitzen’ delakoa. Askotariko eragile (udalak barne) eta pertsonen inplikazioaren bidez, eskualde mailan «eman behar dugun noranzko aldaketa adosteko proposamena».
Asteazken honetan aurkeztu dute Arantzazun sektore publiko, pribatu eta komunitarioko eragileen eta herritarren arteko lankidetzan oinarritzen den prozesua. Azaldu dutenez, batetik, Herritarren Batzarrak gomendio batzuk egingo ditu eta, ondoren, Mandatu Organoak horri erantzuna emago dio.
Herritarren Batzarra 50 herritarrek osatuko dute eta energia transizioaren norabide aldaketaren inguruko galderari erantzuteko gomendio sorta bat onduko dute. Osatuko duten pertsonak zozketa bidez aukeratuko dira eta aurtengo udazkenean elkartzeko gonbidapena egingo zaie. Bost saiotan, ezagutza eta proposamenak lantzeko laguntza jasoko dute.
Gomendio sorta hori Mandatu Organoaren eskuetan utziko dute. Talde hau sektore publiko, pribatu eta komunitarioko 18 eragilek osatuko dute eta gomendioei erantzuna emateko konpromisoa hartu dute. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Elgetako, Eskoriatzako, Leintz Gatzagako eta Oñatiko Udalak egongo dira bertan. Hauekin, Deba Garaia landa garapena, Ekiola, Berener, Ixotzen, Esnargi, Tantai, Goiener, Fagor eta Enpresare arituko dira ere.
2023tik
Mandatu Organoa, alegia, Argitzen prozesuaren ardura hartu duen talde sustatzailea, eskualdeko lau alderdi politiko nagusien babesa eta parte-hartzea du, baina prozesuaren jatorria 2023an dago. Orduan D2030 sareak Debagoienean energia trantsizioaren inguruan adostasunak lantzeko prozesu bat abiatzeko proposamena egin zuen.
Gero, 2024ko apirilera bitarte, aurretiko fase bat garatu da prozesuaren oinarriak ezartzeko eta hori izan da taldea sustatzaile honen sorrera.
Aurkezpenean azaldu dutenez, eskualde hau energia kontsumo handikoa da, ehun industrialak garrantzia handia du eta. Diotenez, dagoeneko eraldaketa energetiko, ekologiko, sozial eta ekonomikoa gertatzen ari da eta «Debagoiena eskualdeak garapen eredu iraunkor baterako bidea bultzatu beharko du, eta horrek energia kontsumoa gutxitzea eta energia berriztagarrien garapena eskatzen du».
Hala ere, ohartarazi dute kontsumo energetikoa gutxitzeak ehun industriala murriztu dezakela eta proiektuen garapenak biodibertsitatean eta landalurrean eragina izan dezakeela. Horrela, beharrezkoa uste dute kontsumoaren murrizketa eta eskualdean energia berriztagarriak zein mailatan garatu beharko liratekeen definitzea.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
