Urretxu eta Azkotia lotzen dituen bidegorriaren gainean luizia gertatu zen 2024ko otsailean, Aizpurutxo inguruan, euriteeen ondorioz. Kalte handiak gertatu ziren eta kostata ari dira konpontze lanak aurrera eramaten, ondoko bideoan islatzen denez.
Egoera ikusirik, eta eremua apaintzeko lanek luze joko zutela iragarrita, bidezidorra ireki zuten bizilagun batzuek duela urtebete.
Aurtengo urtarrilean azkenean obren lizitazioa iragarri zuen Gipuzkoako Aldundiak, 270.000 euro aurrekontua bideratuz eta lanak hiru hilabetetan buka litezkeela zehaztuz. Eremu hori «turismo berdearen erreferente handienetakoa da, bai Urolan bai Gipuzkoa osoan», ziurtatu zuen Irune Berasaluze bozeramaileak.
«Konplexutasun teknikoak» argudiatuta, atzeratzen eta atzeratzen joan da irtenbidea, nahiz parajea gozatzeko ohitura dutenek konponbideari ahalik eta lasterren ekitea eskatu duten. Orain azkenean lanekin aurrera egiten ari dira egiaztatu ahal izan da.
Mandabieta tuneletik hurbil gertatu zen luizia, neguko eurijasek eraginda. Lur jausiak 20 metroko luzera eta 15 metroko altuera hartu zuen, bidegorria goitik behera kaltetuz.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
