
ELAk greba eguna deitu du ekainaren 6rako Iberdolan hitzarmen berri bat eskatzeko. Sindikatuak nabarmendu duenez, enpresaren historian egingo den lehen greba izango da. Sindiaktu horrek Iberdrolak Hego Euska Herrian duen ordezkaritzaren %50 baino gehiago du.
Ohar batean azaldu duenez, ELAk plantillak azken urteetan galdutako erosketa ahalmena berreskuratzeko exijituko du, «azken lau urteak kontuan hartuta %16koa baita galera».
Sindikatuaren esanetan, «onartezina da hori normalizatzea, Iberdrolak urtez urte mozkin milioidunak dituen bitartean, eta enpresako zuzendaritzak eta akziodunek aberasten jarraitzen duten bitartean».
Elkarretaratzea Bilbon
Langileek urteak daramatzatela mobilizatzen ohartarazi du ELAk. Ostiral honetan bertan elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Iberdrola Akziodunen Batzarra egiten ari zen bitartean.
Bertan gogorarazi dutenez, Iberdrolak etekin errekorrak lortu zituen iaz: 5.612 milioi euro, %17 gehiago 2023 urtearekin alderatuta. Sindikatuak emandako datuen arabera, 1.166 milioi euro dibidendutan banatu ditu eta beste 200 milioi bonusetan banatu ditu zuzendarien artean.
ELAk azpimarratu duenez, langileen soldata KPIaren arabera igotzeak 10 milioi euroko kostua izango luke, eta erosteko ahalmenaren %16 berreskuratzeak 67 milioi euroko kostua. «Zifra horiek alderatuta, sindikatuak «justifikaezina ikusten du Iberdrolak negoziatzeari eta KPIarekiko soldata berrikuspena eta bermea ezartzeari uko egitea».
Amaitzeko, kritikatu du enpresak «ukatu egin» duela ELA gehiengoa den negoziazio eremua, Hego Euskal Herria. «Baina, hala ere, Estatuan gutxiengoa izan arren, ELA borrokan ari da eta presio egiten dio enpresari plantillak sortutako aberastasuna langileen artean bana dezan».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
