
Jakina zen Unai Lasok arazoak zituela ezker belaunean. Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako azkenengo jardunaldia jokatu gabe utzi zuen eta Altunaren aurkako finalerdian ere Amezketakoa gainetik pasa zitzaion, aurrelari nafarra topera ez zegoela-eta. Baiko enpresak aditzera eman duenez, Unai Lasok ezker belaunean «tendinopatia errotulianoa» du eta, bada, ebakuntza gelatik pasa beharko du Bizkarreta-Gerendiaingoak.
Baikok bere webgunearen bitartez aditzera eman duenez, «kirurgia artroskopikoa» egingo diote Unai Lasori bere ezker belaunean, tendoia garbitu ahal izateko. Ondorioz, udako sasoia arriskuan du orain jokalari nafarrak. Ebakuntzaren ostean errehabilitazio sasoia hasiko da Unai Lasorentzat eta geldialdi oso luzea izateko trazarik ez badu ere, belauna osatzeaz gain berriz ere puntuan jartzeko denbora beharko du Bizkarreta-Gerendiaingoak.
Udako egutegi eroan partidak eta jaialdiak pilatzen direla jakina da, eta horrek beste pilotariengan ere erasanik sor dezakeela. bada, Unai Lasoren errekuperazioa bide onetik baldin badoa, horrek kantxetara berandu baino lehen itzultzeko aukera eman diezaioke, baina noski, gauzak dagokion ordenan egin behar direlako, lehenengo ebakuntza gelakoak behar bezala pasa beharko ditu eta gero errekuperazioak ere egokia beharko du pilotalekuetara itzultzeko ametsetan hasi aurretik.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab
