
Hilabetero egin ohi duen moduan, Sare Herritarrak euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarria zabaldu du maiatzeko azken ostiralean Euskal Herriko zenbait txokotan, eta 1.500 pertsona inguru parte hartu zuten atzoko elkarretaratzetan.
Maiatza hilabete «mugitua» izan dela nabarmendu du: alde batetik, Gloria Rekarteren heriotzak «barrenak astindu dizkigu» eta, bestetik, hilaren 17 eta 18an Euskal Herriko 28 herri lotu dituzte oraindik zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoen eskubideen alde. Aurrera begira, ekainaren 20rako, Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatu dute gizartea.
«19 urteko espetxealdiaren ondoren bidelagun izan genuen Gloria Etxeraten», oroitarazi dute bildutakoek. Gernikako akordioan EPPK-ren ordezkari izan zelarik ere «bere ekarpena egin zion Gloriak herri honek horren beharrezko zituen fase berrien irekierei», gogoratu dute. Finean, «bizitza osoko militante eta bidelagun izan zen horrenbeste maite genuen eta maite dugun Gloria».
Puzzlea osatu arte ekimenari begira jarririk, oso balorazio positiboa egin dute. Izan ere, 2.500 pertsona inguru mobilizatu ziren oraindik erregimen itxian zigorra betetzen ari diren presoak dituzten 28 herrietan. «2.500 pertsona inguru izan gara salbuespen lege eta politikak oztopo dituzten euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatzeko antolatu dugun mobilizazioan», esan dute eta herriaren konpromisoa azpimarratu dute: «Euskal gizartearen zati handi batek beste behin erakutsi du iraganera iltzatzen gaituzten gatazkaren ondorioen konponbidean duen konpromezua. Herri gisa etorkizunera eta elkarbizitza agertokietara begira jartzeko dugun beharra mahaigaineratu dugu beste behin».
Ezin aipatu gabe utzi, hala ere, Audientzia Nazionalak euskal iheslarien Kolektiboko bozeramaileak deklaratzera deitu izana, hain zuzen ere «Euskal Herrian agertoki berri baten aldeko apustua egiteagatik, horrek euren etxera bidea oztopatzea helburu duelarik».
Amaitzeko, ekainaren 20an euskal langilegoaren gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuekin batera, Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitu nahi izan zuten gizartea. «Uda ate joka dugularik, herri eta auzoetako jaiak, hondartzetako mobilizazioak, aste nagusietako mobilizazioak gure aldarriak zabaltzeko erreminta bihurtuko ditugu beste behin», aurreratu dute.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
