
Fagor Ederlan Taldeak aluminio birziklatuko lingotearen ekoizpenean espezializatutako Regen Aluminum konpainia iparramerikarraren %51 erosi du. «Operazio horrek indartu egiten du taldeak ekonomia zirkularraren eta iraunkortasunaren esparruan duen posizionamendu estrategikoa eta, aldi berean, sendotu egiten du Ipar Amerikako merkatuan duen presentzia industriala», jakinarazi du Fagor taldeak.
Ipar Amerikan egindako erosketarekin izena ere aldatuko du konpainiak, Fagor Regen Aluminum izena hartuko du. «Jasangarritasunaren, berrikuntzaren eta tokiko garapenaren aldeko apustu partekatua» egingo duela azaldu du kooperatibak.
Regen Aluminum enpresa bigarren mailako aluminioaren balorizazioan «ibilbide sendoa» duen enpresa dela nabarmendu du Fagorrek. 2024an 20 milioi dolar inguruko fakturazioa izan zuen. Konpainiak aluminiozko lingoteak fabrikatzen ditu metalezko hondakinetatik abiatuta; «bere produktuak, purutasun handikoak dira, eta ingurumen inpaktu txikiagatik nabarmentzen dira: ekoizpen prozesuak karbono aztarna %90 baino gehiago murriztea ahalbidetzen du, alumunio primarioarekin alderatuta», aurkeztu dute.
Jon Zuazo Fagor Ederlan Taldeko zuzendari nagusiak eta Mikel Uribetxebarria Kontseilu Errektoreko presidenteak atzo sinatu zuten York-eko instalazioetan Lorne Kaliskyrekin, Regen Recycling enpresa kanadarreko akziodun nagusiarekin, erosketa.
Jasangarritasunerako bidean
«Erosketa hau funtsezko urratsa da balio kate osoan irtenbide jasangarriak integratzeko dugun estrategian. Birziklatutako materialaren trazabilitatea indartzeko, Ipar Amerikako gure bezeroentzako zerbitzua hobetzeko eta ingurumenarekin konprometitutako negozio eredu bat finkatzeko aukera ematen digu», esan zuen Zuazok. Eta gogoratu 60 urte baino gehiagoko ibilbidea duela Fagor Ederlaneko konpainiak; 2024an 570 milioi euroko salmentak izan zituen, 3.400 pertsonak osatutako plantillarekin.
Fagor Ederlan Taldeak bereziki baloratu ditu Fagor Regen Aluminumeko giza taldea eta esperientzia teknikoa, «funtsezko elementuak baitira trantsizio arina eta hazkunde jarraitua bermatzeko». Operazio honekin etorkizuneko lankidetza industrial eta teknologikoen oinarriak ezartzen ditu Fagor taldeak ohar batean azaldu duenez, zehazki «galdaketa-prozesuen trantsizio ekologikoa bizkortzeko, bai Ipar Amerikan, bai taldeak jarduten duen gainerako merkatuetan».

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani
