Gipuzkoako Eskola Txikien 36. festa antolatzeko ardura Ezkio-Itsasok jaso zuen pasa den urtean, eta igande honetan ospatu dute, egun osoko egitarauean ospakizuna eta aldarrikapena uztartuz, ‘Eskola Txikiak bizirik’ lelopean.
10.30ean abiatu dute eguna hasiera ekitaldiarekin, Eskola Txikietako ordezkariek egurrezko xaflez osatutako dorre bat eraiki dute, euren «sendotasuna» eta «indarra» adierazteko. Jarraian Ezkio-Itsasoko eskolako kide batek hartu du parte, eta gogoratu du nola duela 11 urte hasi ziren udaletxeko ganbaran «lehen urratsak» ematen eta orduan ez zutela usteko honaino helduko zirenik. Egun 62 haur biltzen ditu eskolak, «urte guzti hauetan eskolak eta eskola komunitateak herriari eman diona neurtzen oso zaila da, baina aberasgarria eta positiboa izan da zentzu guztietan».
Zizurkilgo Mendigain Eskolari pasa diote lekukoa, eta datorren urtean beraiek hartuko dute Gipuzkoako Eskola Txikien Festa herrian.
Eragile, sindikatu, alderdi eta instituzioetako ordezkariak ere bertan izan dira, eta
Lakuako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak iragarri du bere sailak 60 milioi euro inguru inbertituko dituela Eskola Txikietan.
«Herriaren arima eta etorkizuna»
Eskola Txikiek egiten duten lana txalotu du: «Helburu argiak eta koherenteak dituzue: ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren jabe da, prestakuntza-eredu aitzindari eta zorrotza du, eta lidergo handia». Eta gauneratu du eskolak «herriaren arima eta etorkizuna» izan ohi direla.
Eskola Txikien «esku-hartze pedagogikoa, aberasteko iturria» ere aipatu du, eta «garapen, jakin-min eta trebetasun maila ezberdineko eta adin ezberdinetako ikasleek» elkarrekin ikasteak duen garrantzia nabarmendu du. Bere ustez, metodo horrek «metodologia iraultzaileak bultzatu eta garatzea eragin du, horrek guztiak eskatzen duen begiradarekin eta esku-hartzearekin».
Egun osoko egitaraua dute prestatuta ezkio-itsasoarrek, Musta perkusio tailerrak, txalaparta tailerrak, Lurra dantza taldeak, puzgarriek, Aspaceren saskigintzak, altxorraren bila jolasak zein ‘Urteurren festa! Galtzagorriekin’ emanaldiak eman diote segida egunari.

«NAIZek euskal kulturgileak ukatu»?, NAIZen erantzuna

Cerdán dimite de sus cargos tras hablar el Supremo de «consistentes indicios» de comisiones

Fermin Muguruzaren Anoetako kontzerturako jakin beharreko guztia

Ternua presenta concurso de acreedores al no poder hacer frente a una deuda de 16 millones
