
"1000 izaera, 1000 gaitasun, 1000 emozio=kirol 1" lelopean, Hernani Club Rugby Elkarteak VIII. Inklusibo Txapelketa antolatu du larunbat honetarako. Azken edizioetako aurreko egiturari jarraituz, zazpi klubek hartuko dute parte, sei taldetan antolatuta. Goizean Landare Tokiko errugbi zelaietan jardungo dute, eta arratsaldean, sentsibilizazio saioa izango da Hernaniko erdigunean. Ondoren, han bertan izango da sari banaketa eta itxiera ekitaldia.
Hernanirekin batera, Avilako R.I.A., Valentziako Cullera El Clan, R.C. Valencia eta Les Abelles R.C., A Coruñako CRAT eta Asturiaseko Asociación Llanerense de Rugby taldeak izango dira. Topaketa goizeko 11.00etan abiatuko da orduerdiko partidak jokatuz.
Hernaniko Inklusibo Txapelketan talde guztiak izango dira garaile eta guztiek eramango dute garaikurra. Horretaz gain, talde batek eramango du Inklusibo sariaren txapela etxera. Talde bakoitzeko arduradunek eta epaileek bost parametro izango dituzte gainerako taldeak baloratzeko: partaidetza denborari dagokionez eta jokoari dagokionez, joko garbia, alaitasuna eta giro ona eta taldearen maila teknikoa.
Goizeko partiden ondoren, txapelketako parte-hartzaile guztiek hirugarren denbora egingo dute Landare-Tokiko instalazioetan. Ondoren, trikitixa doinuak jarraituz hurbilduko dira kalejira giroan herrigunean burutuko den sentsibilizazio saiora. Honen ardatza, Ezkiaga Pasealekuan (Tilos) arratsaldeko 17.30ean egingo diren herri kirolak izango dira.
Sentsibilizazio saio honek helburu bikoitza izango du. Alde batetik, «herriaren aurrean inklusibotasunari ikusgarritasuna ematea», eta bestetik, «txapelketako partaide guztiei tarte ludikoa eta sozializatzailea eskaintzea, gure kulturaren berri emanez», adierazi dute antolatzaileek. Taldeetako jokalariek kolore desberdinetako kamisetak jantziko dituzte eta ondoren talde guztietako jokalariak nahastu egingo dira koloreka.
Txingetan, lokotxetan, soka-tiran, harri jasotzen, ingudea altxatzen eta palan ariko dira, ohi bezala, Etxeberria Ikutza anai-arrebek gidatuta. Eta azkenik, han bertan burutuko da VIII. Inklusibo Txapelketako sari banaketa.

La caza de Karmelo Ikastetxea en tres actos; compra, cierre y venta a una promotora

Igual Cerdán es Roldán, pero la Nafarroa de 2025 no es la de 1994

Potente incendio en la fábrica de LEA, que ha obligado a confinar Abetxuku y parte de Arriaga

El estrecho de Ormuz, ¿arma definitiva en manos de Irán?
