
Super Amara Bera Berak osatu du 2025/26 denboraldirako jokalari multzoa. Bere azken fitxaketa Lisanne Kruijswijk 24 urteko Herbehereetako erdiko jokalaria izan da, aurrez Nicole Wiggins atezaina, Ester Somaza alboko jokalaria eta Elena Amores hegalekoa fitxatu ostean.
Haga hirian jaio zen Lisanne Kruijswijk 2001eko urtarrilaren 23an. Bere azken taldea, ordea, Suediako Skara izan da, bertan asko nabarmendu delarik. Sävehof historikoaren aurka jokatu duen play-offean Kruijswijk bereziki erabakigarria izan da bigarren partidan, neurketako Jokalaririk Baliotsuena aukeratu baitzuten, sartutako zazpi golei esker. Guztira, 92 gol sartu ditu ligako 31 partidatan.
Bideo txiki bat Lisanne Kruijswijk hobeto ezagutzeko pic.twitter.com/BaY8ZNEv28
— super amara Bera Bera (@BalonmaBeraBera) June 10, 2025
Suediara bidean jarri aurretik, Bera Berako jokalari berriak bere jaioterriko HV Quintusen eta bi denboralditan Cabooter Handball Venlo taldean jokatu zuen. Herbehereetako selekzio indartsuan ere badu lekua erdiko jokalariak. Hala, junior mailan sarritan aritu da laranjaz jantzita eta selekzio nagusiarekin ere badu eskarmenturik. Hain zuzen, Europarako sailkatze kanporaketako partida bat jokatu zuen eta 2024ko Europako Txapelketan aritzeko bere selekzioaren aurreneko galbahea pasa zuen, nahiz eta azkenean ez zuten aukeratu.
Sare sozialen bidez, Kruijswijkek Donostiara «oso pozik» datorrela adierazi du.

La caza de Karmelo Ikastetxea en tres actos; compra, cierre y venta a una promotora

Igual Cerdán es Roldán, pero la Nafarroa de 2025 no es la de 1994

Potente incendio en la fábrica de LEA, que ha obligado a confinar Abetxuku y parte de Arriaga

El estrecho de Ormuz, ¿arma definitiva en manos de Irán?
