
Donostiako suhiltzaileak 48 orduko itxialdia egiten ari dira Garberako parkean pairatzen duten egoera salatzeko, langileen batzordeak gaur asteazkenean jakitera eman duenez.
Langileen batzordeak azaldu duenez, Ogasun eta Suhiltzaileetako zinegotziekin izandako azken bileran plantilla handitzeko konpromisoa gauzatzea ezinbestekoa dela adierazi zieten. «Konpromiso hori onartzen ez bada, langileen ordezkaritzak ez du negoziazioarekin jarraituko», nabarmendu du.
Izan ere, suhiltzaileen plantilla handitzea aspaldiko aldarrikapena da Donostian. Plantilla oso urria dela eta, hori dela eta, ezin dutela Donostia eta inguruko herrietako segurtasuna bermatu azaldu dute behin baino gehiagotan.
«Oraindik erantzunik jaso ez dugunez, kolektiboak mobilizazioak handitzea erabaki du, iritzi publikoaren eta herritarren aurrean Udal Gobernuaren pasibotasun-egoera salatzeko», iragarri dute. Hala ere, protesta ekimen hau abiatu bezain laster Udalaren proposamena jaso dutela jakinarazi dute arratsaldean.
Zehatz-mehatz aztertuko dute eta ostiralean erantzuna ematea espero dute. Bitartean, ostegunerako deituak ziren elkarretaratzeak bertan behera uztea erabaki dute.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
