
Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako arrantzaleek 7,2 milioi kilo antxoa harrapatu ondoren, esleitutako kuotaren %90, amaitutzat eman daiteke antxoaren aurtengo arrantzaldia.
Lakuako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok amaitutzan eman du ostegun honetan antxoaren kostera, eta adierazi du aurtengo berrikuntza: «Aurtengo berritasuna da kuota arrantzale organizazioen arabera esleitu dela eta euskal arrantzaleek 8.055.000 kilo arrantzatu zitzaketela, eta horietatik 7.200.000 kilo harrapatu dituzte, hau da, kuotaren %90».
Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleen kasuan, 8.055.000 kilo arrantzatu ahal zituzten, eta horietatik 7.200.000 harrapatu dituzte, hau da, kuotaren %90. Barredok kalkulatu duenez, gainerako %10 «bigarren seihilekorako eta hegaluzearen arrantzara joaten ez diren ontzientzat utzi da, eta kudeaketa eredugarritzat jo dezakegu, beraz». Aurtengoan, batez besteko prezioa kiloko 2,05 eurokoa izan da; iazkoa 1,5 eurokoa izan zen.
Hegaluzeari dagokionean, Barredok aipatu duenez «kaza sistemarekin arrantzatzen duten eta berdel kanpaina ona izan ez duten ontzi gehienak jada atera dira itsasora hegaluzearen bila, eta lehenengo deskargak dagoeneko egin dituzte». Estatu espainolean hegaluze kuota 26 milioi kilokoa dela azaldu du eta dagoeneko 325.000 kilo inguruko lehen harrapaketak egin direla, «eta horietatik 140.000 kilo euskal flotak harrapatu ditu», zehaztu du.
Hegaluzearen lehen harrapaketa horien batez besteko prezioa kiloko 9,60 eurokoa izan da. «Arrazoizkoa den moduan, flota handiena, orain arte antxoaren kanpainan murgilduta egon dena, sartzen denean, espero dugu harrapaketek nabarmen egingo dutela gora eta horrek lehen salmentako prezioa jaitsiko duela», gaineratu du.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
