
Ekainaren 18an iritsiko da Kukua Anoetara, jaiei hasiera ofiziala ematera, baina aurreko asteburu honetan ere izango dira ospakizunak. Bitxia da, txupinazioa jaien erdian ospatuko baitute. Hori ez da garrantzitsuena, hala erę, anekdota bat besterik ez. Gainera, festek bat egingo dute San Joan bezperako ospakizunekin.
Hala, ostiral honetan, ekainak 13, haurrek buruhandi arinak prestatzeko tailerrean hartuko dute parte, gero jaietan zehar erabili ahal izago dituztenak. Dantzari topaketa eta bertso saioa ere izango dira.
Larunbatean, ekainak 14, kuadrillen eguna ospatuko dute, eguerdian hasi eta egun osoan zehar luzatuko dena, Akerbeltz erromeriarekin amaitzeko. Hurrengo egunean Tio Teronen Semeak konpainiak musikaz betetako ikuskizuna eskainiko du, eta ondoren taloak izango dira Anoetako talogileen eskutik.
Kukuaren jeitsiera
Ekainaren 18an, asteazkena, berriro helduko diote egitarauari eta, orain bai, jaiak eztanda egingo du behingoz. Herriko txalapartariek Kukuaren etorrera iragarriko dute, eta kanpaiek 19.00ak jotzen dituztenean, txupinazoa bota eta Kukua jaitsiko da, ondoren haur danborradari hasiera emanez. Aurtengo pregoliariak Anitz dantza taldeko kideak izngo dira.
Ekainaren 19an, osteguna, ume eta mozorro eguna ospatuko dute. Egun honetan barraken prezioa merkeagoa izango da Baita ere, haurrek egindako buruhandiak ateratzeko unea iritsiko da, arratsaldean izango den buruhandi eta erraldoien kalejiran. Gauean Alarma Morea eta Modus Operandi taldeen emanaldiak izango dira.
Gazteen eguna, berriz, ekainaren 21ean izango da. Kalejira egingo dute 18.00etan, eta 21.00etan denak elkartuko dira frontoian herri afaria egiteko. 23.00etan gazteen dantza egingo dute plazan, eta ondoren zezen suzkoaren txanda izango da. Amaitzean, Muxutruk erromeria taldea arituko da.
Ekainaren 22an izango da jaietako azken egun ofiziala, haurrentzako herri-kirolekin hasiko dena. Arratsaldean zirko ikuskizuna izango da Berdinki taldearen eskutik, eta ondoren Kalakan arituko da plazan. 21.00etan Kukua kanpandorrera itzuliko da, datorren urtera arte.
Egitarauan zehar, egun desberdinetan banatuta, izango diren kirol probak ezin dira ahaztu: haur eta helduen krosa, esku pilota eta pala. Txosnagunean ere euren egitarau propioa izango dute ekainaren 18tik 21era, arratsaldean hasita.
San Joan
Eta ekainaren 23an, Euskal Herri osoan ospatzen den gau magikoa iritsiko da, San Joan bezpera, Anoetaren kasuan jaien luzapena bezala izango dena. Izan ere, gauean sua piztu aurretik, herri afaria egingo dute.
Hurrengo egunean, San Joan egunean, jubilatuen eguna ospatuko dute. Anitz Dantza taldeko dantzariek euren omenezko agurra dantzatu ostean, bazkaria eta dantzaldia izango dute Alkartasuna tabernan.
Egoitz Luisa Urkola alkateak jaietaz «irribarrea ezpainetan, poza begietan» gozatzeko deia egin du, «euskaraz eta elkarri errespetua galdu gabe», eta gogoratu du Anoetan ez dela jarrera matxistarik, homofoborik, transfoborik, ezta arrazistarik ere onartzen.
Albiste honen babeslea: Anoetako Udala

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Repulsa multitudinaria tras la agresión sexual del viernes en sanfermines

Llueve sobre mojado en Rioja Alavesa: «Hay gran desolación y desánimo entre los viticultores»
