
Aurpegi berriekin ari da janzten Kutxabank Araski 2025/26 denboraldirako. Orain arte, bederen, Sami Hill izan ezik, datorren denboraldira begira fitxatu dituen jokalari guztiak beste talde batzuetatik datoz: Mama Dembele Valentziatik, Noa Morro Ferroletik –Valentziak utzita– eta Lotta-Maj Lahtinen, berriz, Zizur Nagusiko Ardoi taldetik. Quinn Dorstauder-Urbaniak ere Galizian aritu da jokatzen pasa den denboraldian: maila galdu duen Vigoko Celta taldean, hain justu, 2024/25 sasoia Estatu frantseseko Angers taldean hasi bazuen ere.
Kanadarra izanda ere, Poloniako pasaportea ere badu Dornstauderrek eta Emakumeen Endesa Ligan hainbat urteko eskarmentua ere bai, hauxe izango baitu seigarren urtea lehiaketa honetan, abuztuak 30 urte beteko dituen 1,93 metro neurtzen dituen pibot honek.
Vigon 13 partida jokatu ditu amaitu berri den sasoian eta bere taldeak maila galdu badu ere –Kutxabank Araskirekin eta IDK Euskotrenekin lehian azken egunera arte– 9,8 puntu eta 5,8 errebote pilatu ditu batez beste. Ondorioz, bistakoa da Made Urietak gasteiztarren barruko jokoa indartzeko dakarrela Quinn Dornstauder.
«Handia bezain lehiakorra»
«Faltan botatzen genuen jokalari modua de Quinn. Jokalari oso handia eta defentsa lanetan bikaina izateaz gain, oso lehiakorra da. Gure helburuak betetzeko bai ala bai bete beharreko profila zen eta oso gustura ematen diogu ongietorria», adierazi du Made Urieta entrenatzaileak Kutxabank Araskiren webgunean.
NCAAko lau urteko egonaldia osatu zuen Kutxabank Araski taldeko jokalari berriak, Arizona State Unibertsitatean. Egonaldi hura amaitu ostean, Emakumeen Endesa Ligako Bembibre Bierzoko taldean ekin zion bere kirol bizitza profesionalari eta handik Zaragozara, Zamorara eta Cadi La Seu taldera eman zituen urratsak. Talde katalanarekin Emakumeen Eurocup lehiaketa ezagutu zuen eta maila bikaina eman zuen bertan, batez beste 10 puntu eta 10 errebote pilatu zituen-eta.
Emakumeen Ligaz harago, Belgikako Castros Braine taldean ere aritu da, eta baita Poloniako MB Zaglebie Sosnowiec taldean ere. Atlantikoaren beste aldean, berriz, Mexikoko Halcones de Xalapa taldean eskarmentua ere badu.

Hamarnaka eragile batu dira Hatortxu Rocken agur festara

Alertan de que Solaria ocupará miles de hectáreas en Araba para centros de datos a hiperescala

«Maria Josefa Sansberrok muga asko gainditu zituen, fisikoak eta moralak»

Detenido el conductor del turismo implicado en la muerte de un ciclista el viernes en Anoeta
