
Duela hamar urte, Euskal Jaialdiaren bezperatan, Athleticek jokatu zuen Boisen. Aurkari izateko, Mexikoko Tijuana hiriko Xolos taldea gonbidatu zuten. Egun osoan zehar, Boiseko hiriburuan kolore berdea, zuria eta gorria nagusitu ziren, ikurrinak zein Mexikoko banderak kolore horiek baitituzte. Komunitate bateko zein besteko kideek, eta bestelako jatorria duten boisetarrek, denek gozatu zuten egun eder hori, hiriaren aniztasuna ospatuz.
Hamar urte igaro direnean, Los Angelesen Mexikoko bandera sinbolo bihurtu da. Alabaina, Kaliforniako protesten irudiei oso bestelako esanahia eman diote zenbaitzuek. Lehen ere erabili izan zen 1992an edo 2006an immigrazio-legeak zorrozteko ahaleginen aurka. Mexikar gehien bizi diren AEBko hiria da Los Angeles. Mexikotik etorriak, haien seme-alabak edo Kalifornia Mexikoren zati zen garaiko herritarren ondorengoak («guk ez genuen muga zeharkatu, mugak zeharkatu gintuen gu»), hiru milioi eta erdi mexikar dira.
Donald Trumpen Administrazioaren salbuespen neurriak eta militarizazioa justifikatzeko aitzakia gisa erabili da manifestariek Mexikoko edo Guatemalako banderak haizatzea. «Atzerriko banderak daramatzaten matxinoak immigrazio-poliziako agenteei erasotzen», idatzi zuen JD Vance AEBko presidenteordeak larunbatean.
Stephen Miller migratzaileen aurkako oldarral- diaren bultzatzaile nagusiak ere (ICEko buruei urtea amaitzerako milioi bat atxiloketa behar dituztela esan berri die) bandera izan du aipagai egunotan: «Atzerriko banderak airean AEBko hirietan, inbasioa defendatzeko eta lege federalari aurre egiteko. Los Angeles lurralde okupatua da». Pete Hegseth Defentsa idazkariak ere «atzerriko banderak» aipatu zituen Kongresuak Guardia Nazionala bidaltzeko argudioen artean.
Banderak oso ohikoak dira Estatu Batuetan, askotan mundua sinplifikatzeko ere bai. Irlandarrek, italiarrek, greziarrek eta etiopiarrek, esaterako, etengabe darabiltzate beraien komunitateetako ekitaldietan banderak. Saint Patrick egunean inor ez da kexu kolore berdea alde guztietan izateagatik (Chicagon ibaia bera berdez margotzen da). Errepublikanoek arazorik gabe erabiltzen dute Israelgo bandera, eta ez dute kexu handirik egiten Gerra Zibila piztu zuten esklabisten bandera konfederatuarekin ere. Palestinakoaren aurka, ordea, berehala jo ohi dute. Orain Mexikokoaren aurka ere bai.
Testuinguru aberkoi horretan, Trumpen kontra dauden batzuek ere galdera egin dute: Mexikoko eta Erdialdeko Amerikako herrialdeetako banderak erabiltzeak presidentearen argudioak indartzen ez ote dituen eta ahuldu, haren autoritarismoa, armadaren erabilera edo immigranteen aurkako sarekada gupidagabeak salatzen dituztenenak.
Hau da, «atzerriko inbasioaren» ideia indartzen ote den banderen irudiarekin. Adam Kinzigerrek, aurreko legealdian Trumpen aurka egin zuen errepublikano bakarretakoak, Mexikoko banderak «Donald Trumpen narratiba elikatzen» duela dio. Mike Madrid analista politikoak ere kaltegarria dela uste du: «Eskubide konstituzionalez eta juridikoez den debatea itxuraldatzen du. Hartu AEBko sinboloak, eraman eztabaida eskubide konstituzionalen markora, ez nortasun etnikoarenera. AEBko eskubide zibilen aldeko manifestariek AEBko banderak eraman beharko lituzkete».
Manifestari askorentzat -ingelesez espainieraz baino hobeto dakiten gazte asimilatuak asko- gurasoekiko errespetuzko ikurra da bandera, jatorriaz harro daudela erakusteko modua. Era berean, oihal zatituak ere agertu dira azken egunetan; zuri-gorria eta izarrak bandera erdia, eta beste erdia Mexikokoa. Trumpismoak ez du aitzakia handirik behar bere oldarraldian jarraitzeko. Baina asko dago jokoan, eta estatubatuar gehienen jarrerak baldintzatuko du zer datorren hurrena.
Las protestas contra ICE se extienden por todo el país
Las manifestaciones contra las operaciones policiales antiinmigración se han extendido a distintos puntos de Estados Unidos, en vísperas de la que puede ser una de las protestas más masivas contra el presidente, Donald Trump, en lo que llevamos de mandato.
Por toda la costa del Pacífico, en el medio Oeste y hasta las ciudades del Atlántico, se repiten las protestas. En Texas, el gobernador republicano ha enviado a la Guardia Nacional a la frontera, mientras que la ciudad de Spokane, en el estado de Washington, ha declarado el toque de queda.
Todo ello, antes de un fin de semana lleno de convocatorias. Trump celebrará mañana el mayor desfile militar de las últimas décadas en Washington. Oficialmente, será para conmemorar el 250 aniversario de la creación del Ejército, aunque lo ha hecho coincidir con el día en el que cumple 79 años. De signo contrario, hay convocadas casi 2.000 protestas en todo el país bajo el lema “No Kings” (“No tenemos reyes”). U. U.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

