
Lau-bost urte barru aspaldiko aldarrikapena gauzatuko da Tolosan, Lakuako Osasun Sailak ziurtatu duenez: erietxe publikoa. Horrela jakinarazi diete Alberto Martinez eta Osakidetzako buruek Tolosaldeko alkateei ostiralean egindako bileran.
Zenbait hedabidek aurreratu dutenez, 74 ohe eta hiru kirofano izango ditu, Iurramendiko aparkalekuan kokatuko da (suhiltzaileen parkearen ondoan) eta Donostiako ESIren menpe jardungo du. Honekin batera, La Asuncion erietxeak izaera pribatuari eutsiko dio, ez da sistema publikoan sartuko Onkologikoarekin egin zen bezala.
Gauzak honela, hainbat kezka helarazi dute Tolosaldeko Mugimenduko alkateek bilera horretan, prentsa-ohar batean jaso dutenez. Bereziki, azken hori: «Erabat baztertu dute Asuncion Klinika publikatzeko aukera. Gogorarazi diegu bertako langileen etorkizunak kezkatzen gaituela». Gaur egun 300 inguru dira.
«Osasun Saileko arduradunek adierazi dutenez, Tolosakoa ez da izango eskualdeko ospitale autonomo bat, Donostiako Ospitalearen adar bat baizik –baieztatu dute alkate hauek–. Ospitalizazioaz gain, konplexutasun txikiko kirurgia egingo da; ebakuntza konplexuak, berriz, Donostiako Ospitalean. Gaineratu dute froga osagarrietan, kolonoskopiak kasu, erreferentzia izateko bokazioa izango lukeela. Zehaztasun guztiak bilduko dituen plan funtzional berriaren lanketan ari direla esan digute».
Beren aldetik, «elkarlanerako konpromisoa» azaldu diete Osasun Saila zein Osakidetzari. Bilera «giro eraikitzailean garatu da».
La Asuncion hobetzeko neurrien eske
Erietxe publikoa martxan egon arte, lizitazio berri bat egingo dute zerbitzua ematen jarraitzeko, helarazi zaie alkateei. Hauek La Asuncion klinikako zerbitzua hobetzeko neurriak har ditzatela eskatu dute.
Eraikin berriaren kokalekuari dagokionez, Udalekin batera, Tolosako orubea bisitatu eta aztertzeko konpromisoa hartu dute Lakuako ordezkariek.
«Orain, zehaztasun handiagoa duen planteamenduaren zain gertatuko gara alkateok. Plan funtzional berri hori ezagutu bitartean, eskualdeko alkateok gure konpromisoa berresten dugu elkarlanaren bidea jorratzen jarraitzeko, Tolosaldearentzat kalitatezko osasun publiko integrala bermatu arte. Bide horretan, Tolosaldeko herritarrekin batera behar dugun osasun arreta publiko integral eta kalitatezkoaren alde lanean jarraituko dugu», erantsi du Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
