
Donald Trumpek bultzatutako etorkinen aurkako sarekada indiskriminatua kalte handia egiten ari zaio elikaduraren industria osoari. Trumpek berak aitortu zuen joan den ostegunean: «Gure nekazariak kalte handia jasaten ari dira. Langile oso onak izan dituzte 20 urtez. Ez dira [AEBko] herritarrak, baina onak dira. Eta zerbait egin beharko dugu horri buruz. Ezin diegu nekazariei langile guztiak kendu eta bueltan bidali. Sen ona behar dugu», esan zuen. Gai honi buruzko «agindu bat» aurki egongo zela iragarri zuen.
Ostegunean, ordu horretarako, ICEko zuzendaritzak bidalita zeukan immigrazioari buruzko agindua: «Gaurtik hasita, mesedez utzi bertan behera polizia ikerketak eta operazioak nekazaritzan (akuikulturan eta haragi ontziratzean barne), jatetxeetan eta hoteletan». Areago, droga, diru zuriketa eta pertsonen trafikoari buruzko ikerketetan «alboko ez-kriminalik» (non-criminal collateral, ingelesez) atxilotzeko dio. Orain arte, Tom Homan mugako tsarrak sarritan argudiatu du, gaizkile baten bila doazenean, paperik gabeko etorkinak aurkitzen badituzte atxilotu egingo dituztela, berdin-berdin, operazioa haien kontra izan ez arren.
Itxuraz, hau Brooke Rollins Trumpen Nekazaritza idazkariak eskatu zion presidenteari, azken hilabeteotan nekazaritza eta ostalaritzako enpresariek egindako presioaren ostean. Stephen Miller migrazio-politiken diseinatzaileak eguneko 3.000 atxiloketa eskatu zituenetik, sarekadak ugaritu egin dira. Joan den asteartean Nebraskako Omaha hiriko haragi ontziratze fabrika batean langileen erdiak eraman zituzten, han hamabost urte zeramaten beharginak tartean.
Hedabideek politika aldaketaren berri izan ostean, ñabardura egin du Trumpek: «Historiako deportazio masibo handiena» lortzeko, AEBko «hiri handienetan ahalegin handiagoa behar dugu, hala nola Los Angelesen, Chicagon eta New Yorken. Demokraten boterearen guneak dira, eta hor ahalegin guztia egin behar dugu migrazio suntsikorraren marea geldiarazteko». Aginduak ziurrenik gatazka gehiago piztuko ditu herrialdeko hiri handietan, Los Angelesen ikusi berri diren irudiak errepikatzeko: protestak, istiluak eta militarrak kalean. Trumpen kalkuluen arabera, gatazkak indartu egiten du bere gobernuaren aurreko iritzia herritarren artean.
Audientzia
Trumpek bereganaturako Guardia Nazionalaren kontrola Kaliforniari itzuli zion epaile federal batek ostegunean. Baina helegiteen auzitegiak bertan behera utzi zuen agindua handik ordu gutxira, eta audientziara deitu gaurko. Litekeena da gaia Auzitegi Gorenean amaitzea.
Un detenido por el atentado de Minnesota
Vance Bolter, el hombre que presuntamente mató a la congresista estatal Melissa Hortman y a su marido, Mark, en la madrugada del sábado en Minnesota e hirió a un senador más y a su mujer, fue arrestado la noche del domingo por el FBI. Ayer compareció en el juzgado y se le leyeron los cargos estatales y federales.
Bolter, de 57 años, tenía un listados con los nombre de 45 personas, la mayoría demócratas, y contaba con la dirección de algunos de ellos.
Después el primer atentado, en el que disparó varias veces e hirió al senador John Hoffman y su esposa, Yvette, el atacante habría visitado otras dos casas, pero no pudo acceder a ellas. La vivienda de la expresidenta de la Cámara de Minnesota Melissa Hortman habría sido la cuarta de esa noche. El autor se vistió de policía e incluso modificó su coche para que pareciera un vehículo policial.
Tras el arresto de Bolter, el FBI habría encontrado una carta manuscrita en la que se responsabiliza de los atentados. La Fiiscalía afirmó que también se hallaron varias libretas, tanto en el vehículo como en la casa donde se alojaba, que demuestran que había planeado meticulosamente los ataques durante un tiempo.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo

La peineta de Morante; el torero de Vox se encara con el tendido reivindicativo de Iruñea

Hallan el cadáver de un iruindarra en el río Urumea en Donostia
