
Une garrantzitsia bizitzen ari da egunotan Albaola Itsas Kultur Faktoria. Batetik, San Juan baleontziaren eraikuntza, XVI. mendeko euskal itsasontzia, bere azken fasean dago Pasaiako ontziola-museoan eta, bestetik, UNESCO erakundearen Jardunbide Egokien errekonozimendua jaso berri du.
Aitorpen hau UNESCOren 2001eko Itsaspeko Kultur Ondarea Babesteko Hitzarmenaren barruan kokatzen da. Osatzen duen nazioarteko batzordea egunotan bildu da Parisen, bere hamargarren saioan. Aitortza honek eredu bihurtutako proiektuak goraipatzen ditu, itsaspeko kultur ondare baliotsu eta ahul baten babesa, ikerketa, kontserbazioa, dibulgazioa eta ardurazko irisgarritasuna sustatzeagatik.
Hautagaitza bakoitza Estatuek aurkezten dute eta Konbentzioaren Aholkularitza Batzorde Zientifiko eta Teknikoa (STAB) zehatz-mehatz ebaluatzen du. Edizio honetan, Albaolaren proiektuaz gain, Estatu espainolak, Gironako kostaldean kokatutako Illes Formigues II erromatar naufragioaren hautagaitza ere aurkeztu du, Kataluniako Itsaspeko Arkeologia Zentroak (CASC) kudeatua.
Albaolatik adierazi dutenez, nazioarteko STAB-eko aditu talde baten bisita jaso zuten Pasaiako instalazioetan 2025eko martxoan, tokian bertan egindako ikuskapenerako.
Nabarmendu dutenez, Albaolaren eta UNESCOren arteko harremana 2014an hasi zen, Faktoriak bere hautagaitza Konbentzioaren Batzarrean aurkeztu zuenean. Handik gutxira, UNESCOko zuzendari nagusi Irina Bokovak akreditazio ofiziala eman zion Albaolari. 2015ean, UNESCOk San Juan baleontziaren eraikuntza-proiektuari bere babesa eman zion eta mundu mailan halako babes ofiziala jaso duen lehen ontzigintza-proiektua bihurtu zen.
Gogora ekarri dutenez, San Juan balenontziaren historia mendeetako ibilbidean eta hamarkadetako ikerketan oinarritzen da. Hasiera batean Pasaiako portuan eraikia, baleontzia Labradorreko kostaldera abiatu zen, eta han hondoratu zen 1565ean. Selma Huxley historialariaren ikerketei esker, Parcs Canada-ko itsaspeko arkeologia taldeak, Robert Grenierren gidaritzapean, bere hondoratze lekua aurkitu zuen 1978an. 30 urte baino gehiagoko indusketa eta analisiaren ostean, San Juana, hobekien dokumentatutako bere garaiko ozeanoz gaindiko galeoi izendatu zuten.
2013an, San Juan onziarn sasakarra biltzen duen Red Bay-ko aztarnategia, Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Bi urte geroago, Albaolak, ikerketa horretatik ateratako ezagutza baliatuz eraikuntza-proiektua abian jarri zuen, euskal herriaren itsas memoria ahaztutako kapitulu bat berreskuratuz.
«San Juanaren nazioarteko garrantzia UNESCOren Munduko Urpeko Ondare Babestuen ikur ofizial bihurtzean islatu zen. Bere saskarraren siluetak, itsaspeko kultur ondarearen kontserbazioarekiko mundu mailako konpromisoa adierazten du», gaineratu dute, eta Jardunbide Egokien errekonozimendua «pertsona eta erakunde askoren ahalegin kolektiboaren emaitza» dela nabarmendu dute.
«Albaolarentzat ohore handia da euskal itsas kultura nazioartean ordezkatzea eta ondare hau etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko lanean jarraitzea. Pasaiako egoitzatik, Albaolak bere ikerketa, hezkuntza eta dibulgazio lana garatzen jarraitzen du, ateak zabalik edukiz bisitariek euskal herria itsas ondare unibertsalarekin lotzen duen historia ezagutu dezaten», ziurtatu du.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
