Mugikorrak vs. kamerak
Lehen begiratuan ez dute antzekotasunik, baina ostiral honetan estreinatuko diren ‘June & John’ eta ‘28 Years Later’ filmen artean ezaugarri bitxi bat dago: biak telefono mugikorrekin grabatu dira. Ez dira, ordea, lehenak; ‘Tangerine’ (2015, Sean Baker ) edota ‘Unsane’ (2018, Steven Soderbergh ) ere hala egin ziren.
Azken urteotan, telefono mugikorren kalitatea nabarmen handitu da, eta horrek eragin esanguratsua izan du zinemaren munduan. Hasi berriak diren edota aurrekontu txikia duten zinemagileentzat, ikus-entzunezko lan duinak grabatzeko tresna oso eraginkorra izan daiteke.
Lehen urratsak egiten ari direnentzat baliabide erabilgarria izatea ulergarria egiten zait, baina zaila egiten zait ulertzea zergatik erabiltzen duten sistema hau Soderbergh edo Boyle bezalako sortzaile boteretsuek. Boylek adierazi du iPhoneak kamera nagusi gisa erabiltzeko erabakia jatorrizko filmaren estilo digitalari omenaldia egiteko izan dela: batzuetan uste dut erabaki hori marketin-estrategia gisa erabiltzen dela, hautu artistikoaren aitzakian.
«Mugikorrarekin grabatua» dioen lerroburua, apur bat tranpatia iruditzen zait. ‘28 Years Later’ filmean, esaterako, osagarri espezializatuak ere erabili dituzte: aluminiozko kaiolak, lenteak, edota egonkortze-sistema oso aurreratuak. Gainera, plano konplexuak lortzeko, 20 iPhone aldi berean erabili dituzte. Mugikorra izan da tresna nagusia, baina beste kamera digital eta drone batzuk ere erabili dira sekuentzia jakin batzuetan.
Sakelako telefonoen teknologia oso aurreratua dagoen arren, eta etorkizunean, beharbada, filmak egiteko horiek erabiltzea ohikoa izango den arren, zinemarako erabiltzen diren kamera profesionalak oraindik ere ordezkaezinak iruditzen zaizkit.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo

La peineta de Morante; el torero de Vox se encara con el tendido reivindicativo de Iruñea

Hallan el cadáver de un iruindarra en el río Urumea en Donostia
