
Gia Coppolak Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuen ‘The Last Showgirl’ filma eta Epaimahaiaren sari berezia lortu zuen.
Pamela Andersonek lana galtzen duen Las Vegaseko dantzari baten rola jokatu du, Shelley. 30 urteko ibilbide baten ondoren, bat-batean, ikuskizuna bertan behera utziko dutela esango diote eta, argiak itzaltzean, bere bizitzarekin zer egin erabaki beharko du 57 urteko emakumeak. Gauero bertan dantza egiten dutenek ere ezuste tristea jasoko dute. Egoera berri honi aurre eginez, beren bizitza guztiz berrantolatu beharko dute, bereziki Shelley protagonistak. Denboran zehar ikasitako teknikak ez dira nahikoa akrobaziak, edertasuna eta gaztetasuna saritzen dituen industria matxista horretan bizirauteko.
Filma Las Vegasen grabatu zuten, zuzendariak oso argi baitzuen bertako eszenografia probestu behar zuela, eta aspaldidanik zuen bertan grabatzeko gogoa. Metafora bat egin du Andersonek: «Las Vegas egunez makillajerik gabeko emakume bat bezala da, hauskorragoa da».
«Emakumea, sortzailea eta ama izateak eraman zaitzake posizio batera zeinetan arteak ez dizun bultatzen zuk sentitzen duzun maitasun hori, eta adina edozein delarik ere amesten jarraitzearen aldeko filma da», azaldu zuen zuzendariak Zinemaldian, eta kontatu zuen umeen zaintzak gizonengan beste pisu bat duela.
Pamela Anderson
Film honek inflexio-puntu bat ezarri du Andersonen ibilbidean. Itzulera esanguratsua da bai bere aktore ibilbidean, bai irudi publikoan ere. Urteetako gorabeherak eta aldaketak izan ondoren, badirudi film honek berriro kokatuko duela fokuan, eta iraganean etsai izan zuen estereotipoaz harago, bere talentua aldarrikatu dezakeen rola jokatzen du.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo

La peineta de Morante; el torero de Vox se encara con el tendido reivindicativo de Iruñea

Hallan el cadáver de un iruindarra en el río Urumea en Donostia
