
Replasa Beti Onak Atarrabiako eskubakoi taldeak European Cup txapelketan parte hartuko du 2025/26 denboraldian. Klubeko zuzendaritza batzordeak erabaki du taldeak badituela baliabide nahikoak Europako txapelketa horretan parte hartzeko.
Atarrabiako taldeak Europan aritzeko eskubidea Kopan eskuratu zuen, fiunalera iritsi eta Super Amara Bera Beraren aurka txapeldunorde atera eta gero. Nolanahi, arineketan aritu ordez, klubeko zuzendaritza Europan lehiatzea bideragarria ote den aztertzen ibili da, eta klubak dituen baliabideak kontuan hartuta, European Cupean egotea posible dela ikusi du.
«Gure ustez, azken urteetan Nafarroako emakumezkoen eskubaloian erreferentea den talde gisa egindako lanaren ondoren, eta une honetan ditugun baliabideak aztertuta, ezin dugu aukera historiko hau pasatzen utzi», adierazi du Beti Onakek berak ostegun honetan argitaratu duen oharrean.
Horrez gain, komunikatuak honako hauxe ere esaten du: «Nafarroako eskubaloiak, Atarrabiako zaleek eta emakumezkoen kirolak merezi dute abentura europar hau bizitzea, eta pauso labur baina seguruak ematen jarraitzea Beti-Onak Kirol Elkartea buru duen proiektu honen hazkundean».
«Oso pozik eta ilusionatuta gaude. Guretzat hau aukera berri bat da eta Europan jokatu ahal izateak kristoren ilusioa egiten digu. Sekulako erronka dela badakigu, baina ahalik eta hobekien egitea espero dugu», adierazi du Imanol Sanz Replasa Beti Onak taldeko bigarren entrenatzaileak.
European Cup lehiaketa kontinente mailako hirugarren txapelketa litzateke, baina Atarrabiako taldeak, nolanahi dela ere, inoiz baino partida eta bidaia gehiago egin beharko du txapelketa guztietan aritu ahal izateko. Horrek lesio arriskua eta nekea handituko dituela zalantzarik ez da. Horren aurrean, alabaina, harrobia lehenestea erabaki du talde nafarrak. «Ezin dugu kluba hipotekatu Europan aritzeagatik», dio klubak. Beraz, partida pilaketa horren aurrean harrobiaren lana lehenetsiko da fitxaketa bereziak burutu ordez.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
