
Aste honetan Barakaldon eta Castro Urdialesen sexu esplotazio sare berri bat desegin dutela jakin da. Bederatzi emakume askatu dituzte, esklabotza baldintzetan, kameraz gainbegiratuta eta etengabe prostituitzera behartuta zeudenak. Barakaldoko Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak herriko Udalari leporatu dio «benetako politika publiko eraginkorrik» indarrean ez jartzea.
Elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, salatzeko azken sei urteetan trata sareetan zeuden 55 emakumetik gora erreskatatu dituztela Barakaldon. Argitanen arabera, datuek agerian uzten dute indarkeria matxista egiturazko arazoa dela eta «instituzioen ezintasuna eta borondaterik eza dagoela horren atzean».
Era berean, Barakaldoko Udalaren erantzukizunean egin nahi izan dute azpimarra, adierazita «bere adierazpen hutsak eta instituzionalak» ez direla «nahikoa». «Indarkeria matxistaren aurkako udal protokoloak ez dira betetzen eta guretzat azaleko tresna hutsak dira, irudi feministaren simulakroak, benetako politika publiko eraginkorrik gabe», salatu du Argitanek.
Horrez gain, askatu dituzten emakumeen egungo egoeraren eta baldintzen berri izatea exijitu dute, kezkatuta baitaude Atzerritarren Legeak eta baliabide espezifikorik ezak ez ote dituen babesgabe utziko. «Ez da nahikoa sare kriminalak desegitea, bizitza duina bermatu behar da emakume hauentzat».
Halaber, gizonak interpelatu dituzte, sare hauek emakumeak kontsumitu nahi dituzten gizonak daudelako existitzen baitira. Horrela, «ardura, jarrera aktiboa eta autokritika» exijitu diete, ez soilik erasorik ez egitea.
Indarkeria mota hau «patriarkatuaren, kapitalismoaren eta arrazakeriaren» emaitza dela adierazi dute, ez kasu isolatuak. «Estrukturazko arazo sozial eta politikoak dira», nabarmendu dute. Hori dela eta, mobilizaziorako eta autodefentsa feministarako deia zabaldu dute: «Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntza kolektiboa behar dugu».

Aizarotz, demostración palpable de que hay fórmulas para contrarrestar el despoblamiento rural

«Que Iruñea apueste por la dignidad colectiva ante el genocidio israelí es algo grandioso»

La renovación de Nico Williams, una operación «a lo bajini»

«Matxirulo, zure parranda bukatu da», autodefentsa feministarako deia Iruñean
