
Eroski taldeak ekitaldiko lehen hiruhilekoko kontuak itxi ditu (2025eko otsailaren 1etik apirilaren 30era), eta, ohar batean azaldu duenez, emaitza positiboa 13,2 milioi eurotaraino igo da, %38 gehiago iazko lehen hiruhilekoa baino.
Nabarmendu du fakturazioak jarraitu diola azken ekitaldietako hazkunde ildoari. Hala, jardueraren bolumenean salmenta gordinak 1.385 milioi euroraino iritsi dira. Elikagaien arloko salmenta gordinak izan dira hazkundearen motor nagusi, %1,5 igo baitira 2024ko aldi berarekin konparatuta; hala, 1.316 milioi eurotara iritsi dira.
Dioenez, aurrerakada horretan zerikusia izan dute sustapeneko eta prezioei eusteko ahaleginek izan duten harrera ona, «zeinak 2021eko amaieratik abiatuta, helburu izan dute kostuen igoerak salmenta prezioetan ez erasateko helburua».
«Gainera, aurrezpenean egindako inbertsio hori esplotazio kostuak gero eta handiagoak diren eszenario batean eman den arren, taldeak lortu du bere inpaktua mugatzea eraginkortasunean egindako hobekuntzei emandako jarraipenari esker», gaineratu du.
Eroskiko CEOak, Rosa Carabelek, azaldu duenez, «hiruhilekoa iragartzen genuen bezala itxi dugu: gure eredu komertzialaren sendotasuna eta eraginkortasuna berretsita eta gure lehiakortasunaren posizionamendua indartuta».
«Era berean, kontsumitzaileei aukeratzeko gaitasuna eman diegu aukera sorta zabalarekin, eta apustu egin dugu marka propioaren eta produktu freskoen alde; hala, ezohiko kalitate-prezio harremana lortu dugu, eta, horrekin batera, aurrera jarraitu dugu eraginkortasuna hobetzeko ekimenak ezartzen, horietako asko analisirako tresna aurreratuetan eta adimen artifizialean bermaturik. Horren erakusgarri da urteko lehen hiru hilabeteetan Ebitdak 59 milioi euro iritsi izana, iaz epe berean baino kopuru handiagoa. Beraz, esan dezakegu ona dela gure jarduera operatibo eta komertzialaren bilakaera», adierazi du.
1.502 saltoki
2024aren amaieran, 1.502 saltoki zituen Eroskik bere sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatuak, baita gasolindegiak, kirol dendak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere.
Halaber, 6,3 milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, 27.600 bazkide kooperatibista eta langile bazkide baino gehiago, horietatik 9.000 sozietatearen jabe ere badirenak; eta 600 denda frankiziatuetako langileen kolektiboa gehitu behar zaio horri.

Llueve sobre mojado en Rioja Alavesa: «Hay gran desolación y desánimo entre los viticultores»

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa

Denuncia contra el Ayuntamiento de Donostia por la vía de acceso al chalet de Xabi Alonso

Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dute Donostiako Piratek, Pentsiodunen Mugimendua ardatz
