
Euskadiko Atletismo Txapelketa eta 23 urtez azpikoa jokatuko dira Bilboko Zorrotzako udal kiroldegi pistan larunbatean eta igandean, ekainaren 28an eta 29an alegia, Bilbao Atletismo Santutxu klubak eta Euskadiko Federazioak Bilboko Udalaren babesarekin antolatuta.
Bada, antolatzaileek astelehen honetako aurkezpenean adierazi dutenez, banakako probak eta 4x100 erreleboak egingo dira bi egunetan eta sarrera dohainik izango da.
Lehiaketa larunbateko 16.00etan hasiko da, jauziekin eta jaurtiketekin, eta azken proba 19.55ean izango da, taldekako probarekin, 100 metroetako lau atleta azkarrenak bilatuz.
Igandean mailu jaurtiketarekin eta bost kilometroko martxa lasterketarekin abiatuko da eguna, eta 200 metroko finalekin bukatuko da, 12.20ak aldera.
Zorrotzan izango diren atleten artean Markel Fernandez dago, Euskadiko 400 metroko errekordun eta Espainiarekin pista estaliko 4x400eko erreleboetako Europako txapeldunordea; oraingoan, 200 metroetan lehiatuko da.
Gainera, nazioarte mailako beste kirolari batzuek ere eman dute izena, hala nola Laura Banko oztopo lasterkaria. 100 metroetan Ander Garaiar arituko da, distantziako Euskaldiko marka lortu berri duena 18 urterekin.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
