
Aguraingo eta Legasako ArcelorMittalen Enplegu Erregulazioko Espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. ELAk ohar batean azaldu duenez, enpresak ekainaren 16an egin zuen azken proposamena, «eta bertan ez ziren bermatzen borondatezko irteerak, ez eta bizilekutik gertu dauden lantegietan birkokatzea ere, Legasako langileen kasuan».
«Eskaintza horrek ere ez zuen bermatzen Aguraingo plantaren epe ertainerako bideragarritasuna, eta ez da plan industrial sendo bat aurkeztu», nabarmendu du ELA. Honekin batera «enpresaren itxikeria» kritikatu du, «mozkin milioidunak lortu arren, negoziazio saiakerak gorabehera, akordiorik ez ahalbidetzea erabaki duelako».
Arcelor Mittalek 15 eguneko epea du orain azken erabakia jakinarazteko. Iragarritakoa betetzen badu, 33 lanpostu suntsituko ditu, legezko gutxienekora egokitutako kalte-ordain batekin (20 eguneko soldata, urte bateko mugarekin), eta Legasako lantegia itxiko du.
ELAk uste du kontsultaldian ez direla egiaztatu espedientea eragin zuten arrazoiak, eta bi lantegien bideragarritasunaren alde egiten jarraituko du. Aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean, eta enpleguari eusteko borrokan jarraituko du Legasako lantegiaren «itxiera justifikatzen ez duen irregulartasunez betetako prozesu baten aurrean»

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
