
Eibarren emakumeen taldeak oraindik denboraldiaurrea urruti dauka, uztailaren 15ean ekingo baitio lanari, baina kluba ez dago geldirik egoteko eta asteon lotu ditu datorren denboraldiari begirako aurreneko bi aurpegi berriak. Astelehenean, adibidez, Espanyol taldetik Iara Lacosta erdiko aurrelari nafarra lotu zuen talde armaginak eta asteazkenean, berriz, Osasunatik fitxatu du Elena Valej Zaragozako erdilaria. Lacostak urtebeteko kontratu duen bitartean, Valejen 2027ko ekainaren 30era arte itxi du bere kontratua Eibarrekin.
Iara Lacostak (Zangoza, 2001) Osasunan egin du ibilbidearen zati handiena, 2016an iritsita 15 urte besterik ez zituela. 2021ean, RFEF Lehenengo Mailara igotzea lortu zuen taldearekin, eta gorritxoekin 100 partida baina gehiago jokatu ditu.

2024an RCD Espanyolek fitxatu zuen.Talde katalanarekin jokalari garrantzitsua bilakatu da, 30 partidetatik 26etan jokatuta, bi gol eta lau asistentzia gehituz. Nafarroako jokalaria Eibarrera iritsi da bere bigarren esperientzia bizitzeko Lehenengo Mailan, talde armaginarekin 2026ko ekainera arte sinatuz, Iñaki Goikoetxearen aginduetara.
Bestalde, Elena Valejek Eibarren zelai erdia indartuko du 2027ko ekainera arte. Zaragozako erdilaria (2002) Zaragoza CFF, Pradejon eta Osasuna taldeetatik pasa da. 16 urte besterik ez zituela, Lehenengo mailan debuta egin zuen, eta 2021ean Osasunak fitxatu zuen, nahiz eta lehen denboraldian Pradejon taldean utzita aritu zen.
Osasunan emandako azken bi denboraldietan, zaragozarrak 40 partida baina gehiago jokatu ditu, 2.000 minutu baina gehiago guztira. 23 urteko erdilariak gaztetasuna, gogoa eta sendotasuna eskainiko dizkio armaginen zelai erdiari.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
