
Innpala pilota enpresak uztailaren 1etik aurrera 13 pilotariz osaturiko koadro bat izango duela adierazi du. Ohar baten bitartez, Pablo Hernan Fusto eta Jagoba Madariagari ekainaren 30ean kontratua amaituko zaiela iragarri du.
Zentzu horretan, enpresak berak pilotariei, bai Fusto eta Madariagari, baita aurrez kontratua amaitu zaien Esteban Gaubeka, Iker Gordon eta Ibai Perezi leporatzen die oharrean beraien egoera, «ekainaren 9an pilotariei enpresak aurkeztutako kontratu berritze eskaintza» ez onartzeagatik.
Oharraren azken zatian, Innpala enpresak «berretsi egiten du asmo sendoa duela palaren jarduera bultzatzen jarraitzeko», eta nabarmendu du «jarraituko duela lanean, lantaldera modalitateari energia eta ilusioa ekarriko dizkioten pilotari berriak batzeko asmoz».
Greban dauden Iñaki Urrutia, Asier del Rio, Oier Alkorta eta Roman Maldonado eta Dan Necolekin batera, Tom Lauilhe, Paul, Canton, Leo Echessahar, Dylan Camiade, Endika Garcia, Silvestru, Oier Sangines eta Julen Urkijo batuko litzaizkieke uztailaren lehenengo egunetik aurrera.
Gogoan izan behar da, nolanahi, palistek negoziatzeko prest daudela adierazi dutela beti. Bien bitartean, greba mugagabean daude maiatzaren 6tik, pilotarien kontratua berritzea –bost izango dira egun gutxiren buruan–, lan baldintzak hobetzea eta lanbidea duintzea lortzeko bidean, hitzarmen kolektibo bat sinatu arte.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
