La explanada ante el Ayuntamiento de Bilbo, desde las escalinatas.
La explanada ante el Ayuntamiento de Bilbo, desde las escalinatas. (Aritz LOIOLA | FOKU)
La cabecera de la marcha de Bilbo.
La cabecera de la marcha de Bilbo. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Una de las intervenciones de Bilbo.
Una de las intervenciones de Bilbo. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Preparándose para la movilización.
Preparándose para la movilización. (Aritz LOIOLA | FOKU)
La explanada ante el Ayuntamiento de Bilbo, desde las escalinatas.
La explanada ante el Ayuntamiento de Bilbo, desde las escalinatas. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Una manifestante corea uno de los eslóganes de la marcha.
Una manifestante corea uno de los eslóganes de la marcha. (Aritz LOIOLA | FOKU)
La movilización de Iruñea, en la plaza del Ayuntamiento.
La movilización de Iruñea, en la plaza del Ayuntamiento. (Iñigo URIZ | FOKU)
La manifestación, por las calles de Iruñea.
La manifestación, por las calles de Iruñea. (Iñigo URIZ | FOKU)
La manifestación, por las calles de Iruñea.
La manifestación, por las calles de Iruñea. (Iñigo URIZ | FOKU)
Aktualitateko erredaktorea

Palestina babestea «betebehar morala» dela aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Gernika-Palestina ekimenak deituta, Bilbon, eta Palestinarekin Elkartasunak antolatuta, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, mobilizazioak egin dituzte ostegun arratsalde honetan. Palestinaren aurkako genozidioa eta Iranen aurkako erasoak salatu dituzte.

Palestinaren aldeko manifestazioa Bilbon, ostegun arratsaldean.
Palestinaren aldeko manifestazioa Bilbon, ostegun arratsaldean. (Aritz Loiola | FOKU)

«Genozidioa Stop, Europa laguntzaile» lelopean, mobilizazio jendetsua egin dute Bilbon ostegun arratsaldean. Moyua Plazatik abiatu da manifestazioa 19.00ak aldera eta Palestinako banderez josi dute manifestariek Kale Nagusia. Udaletxe aurrean eman diote amaiera mobilizazioari eta «Palestina babestea betebehar morala» dela aldarrikatu dute.

Gernika-Palestina herri ekimenak antolatu du Bilboko manifestazioa, «sionismoaren eta Palestinan genozidioaren aurka». Gainera, Begirune, CEAR Euskadi, CVX Arrupe Elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Pertsonalde eta Zehar-Errefuxiatuekin ere gehitu dira deialdira.

Bertan, Gazako egoera «jasanezina» dela salatu dute antolatzaileek: «Haurrak gosez hiltzen dira, eta herritarrak behartuta daude urik eta elektrizitaterik gabe bizitzera. Guztiz beharrezkoa da giza laguntzarako korridore humanitarioak irekitzea eta sendagaiak, elikagaiak eta arreta medikoa sartzen uztea, UNRWAren eta baimendutako beste erakunde batzuen bermearekin».

Manifestazioa Bilboko udaletxera iritsi denean, sirena hotsak entzun dira eraikinaren ataritik Gazako «eguneroko ogia» dena irudikatzeko asmoz.

Ibon Meñika Gernika-Palestinako kideak hartu du lehenik hitza Palestinar herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko: «Ez da gatazka edo gerra bat, baizik eta sarraski iraunkor eta planifikatu bat. Sistematikoki eta inpunitate osoz gauzatutako genozidio bat. Gazako egunerokotasunaren parte dira bereizi gabeko bonbardaketak, gose behartua, joan-etorri masiboak eta azpiegitura zibilen aurkako erasoak».

Testuinguru dramatiko horretan, «nazioarteko komunitatearen isiltasuna» kritikatu du Meñikak: «Familia osoak etengabeko husteko mehatxupean bizi dira, hirian palestinarren presentzia ezabatu nahi duen legez kanpoko proiektu baten parte gisa. Hori guztia garbiketa etnikoko estrategia baten parte da, isiltasun diplomatikoaren konplizitatearekin, ekintza politiko ezarekin eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketarekin aurrera egiten duena».

Ildo berari heldu dio Andrea Ruiz Begiruneko kideak. «Munduko leku askotan manifestariak erreprimitzen ari dira, kazetariak zentsuratzen ari dira, martxa zibilak eta flotillak erasotzen ari dira, baina isiltzea ez genuke onartu beharko. Gu ez gara isilduko. Palestina babestea betebehar morala da», ohartarazi du Ruizek.

Txalo zaparrada jasota eta «Palestina askatu» oihu artean amaiera eman diote manifestariek elkarretaratzeari udaletxearen atarian.

Mobilizazioak hiriburu guztietan

Era berean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak ere mobilizatzeko deia egina zuen ostegun honetarako Iranen kontrako ofentsiba eta Palestinako genozidioa salatzeko Gasteizen, Iruñean eta Donostian. Bilbon, berriz, ostiralerako jarri du hitzordua plataformak: 19.00etan egingo dute manifestazioa Areatzatik.

Palestinarekin Elkartasuna ekimenaren manifestazioa, ostegun honetan Iruñean. (Iñigo URIZ/FOKU)

Azken astean, Iranen aurkako Israelen eta Amerikako Estatu Batuen erasoak salatu dituzte. «Ekainaren 13an hasitako erasoaldian, Israelek Irango buruzagi militar batzuk eta gutxienez programa nuklearreko bederatzi zientzialari hil zituen. Ordutik, 400 zibil baino gehiago hil dituzte eta 3.000 baino gehiago zauritu», gogorarazi dute.

 

Aldarrikatu dutenez, Israelek tentsioa piztu eta jarduera militarra areagotu du azken astean: «Iran mehatxu gisa aurkeztu nahi du Israelek munduaren aurrean, arma nuklearra lortu nahi duela argudiatuz. Israelen benetako helburua Iran desegonkortzea da, eta horren isla da Irango azpiegitura militar eta energetikoei erasotzen ari dela».