
Metro bateko olatu bihurriak izan ziren Galizian atzo bertan amaitu zen Europako Junior txapelketan, baina finaletan itsasoak gora egin eta ezker olatu ederrak izan ziren. Txandak lau lehiakidekoak ziren, baita finaletan ere; hortaz, sasoi onean diren surflari gazteak etengabe ikus zitezkeen olatuen gainean ariketa indartsuak egiten. Azkenean, Alfonso Suarez asturiarra eta Maria Salgado portugaldarra nagusitu ziren, biak 18 urtekoak.
Mutilen kategoriako finalak iraun zuen ordu erdian Dylan Donegan Dos Santos izan zen nagusi, baina azken unean Alfonso Suarezek ezker olatu bikain bat egin eta garaipena lortu zuen. Hirugarren eta laugarren postuetan Joao Mendoca eta Matias Canhoto surflari portugaldarrak geratu ziren.
Nesken kategorian, berriz, lehen postua Maria Salgado portugaldarrarentzat izan zen, bigarren postuan Carla Morea De la Vall espainiarra geratu zen, eta hirugarren eta laugarren postuetan Clemence Schorsch eta Naia Monte frantsesak geratu ziren. Gauzak horrela, Ferrolen eskuratutako emaitzekin abiatu da aurtengo WSLko Junior rankinga eta bi irabazleak dira buru.
Guztira, dozena bat herrialdetako 110 surflari lehiatu ziren Galizian; hau da, 72 mutil eta 40 neska. Lehiakideen artean herrialde hauetako ordezkariak izan ziren: Suitza, Herbehereak, Ingalaterra, Irlanda, Italia, Frantzia, Errumania, Alemania, Maroko, Israel, Euskal Herria eta Kanaria uharteak.
Euskal ordezkaritza, ahul
Praia de Fragatako olatuak, Euskal Herriko edozein hondartzatakoen antzekoak dira; beraz, euskal surflarientzat emaitza on bat lortzeko aukera izan zitekeela pentsa zitekeen, baina ez zen horrela izan, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko surflariek ez baitzituzten emaitza onak batu Galizian. Hala ere, oraindik goiz da ondorioak ateratzeko, itzulia hasi besterik ez baita egin.
Ikurrinarekin lehiatu zirenen artean bizkaitarrek eskuratu zituzten emaitzarik onenak. Mutilen kategorian, Oinatz Ortega sopelarra (16 urte), Peru Zuniga bakiotarra (20 urte) eta Eder Fuentes algortarra (18 urte) final laurdenetara iritsi ziren. Espainia ordezkatuz lehiatu zen Hans Odriozolak, 17 urteko donostiarrak, bestalde, emaitza hobea eskuratu zuen, finalerdietara iritsi baitzen.
Nesken kategorian, berriz, Saioa Ortega (17 urte) sopelarra final laurdenetara heldu zen. Frantzia ordezkatuz lehiatu ziren Clara Hirigoyen hendaiarra (17 urte) eta Lilou Rumiel (19 urte) angeluarra finalerdietara iritsi ziren.
Kontuan hartuta Donostian egin zen txapelketa ez zela WSL zirkuiturako puntuagarria izan, Ferrolekoa izan da aurtengo Europako Junior itzuliko lehendabiziko txapelketa. Lau txapelketak osatzen dute 2025eko itzulia. Hurrengo geltokia Capbreton (Frantzia) izango da, uztailaren 3tik 5era. Abuztuan geldialdi bat egingo dute 20 urtetik beherako WSLko surflari europarrek, eta itzuliko hirugarren txapelketa irailaren 4tik 7ra bitartean egingo da Irlandan, Donegallen. Azkenik, irailaren 24tik 27ra bitartean, Galiziara itzuliko dira surflari gazteak, Carballoko kostaldera, hain zuzen ere.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

