
Euskarabenturak zazpigarrenez ekin dio abenturari. Atharratzen hasi eta ia 800 kilometro egin ostean uztailaren 31n amaituko da espedizioa Getxon. Antolatzaileek azaldu dutenez, «helburu argiak ditu ekimenak: gazteen hizkuntza ohituretan eragin eta gazte euskaldunenen sarea elikatzen jarraitzea».
Goizean goiz abiatu dira autobusak Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik. Iruñea zein Donibane Lohitzunen gazte ‘jzioquitarrak’ EuskarAbentura espedizioko parte-hartzaileek jasotzen duten izena jasota, eguerdian heldu dira Atharratzera. 126 gazteak 12 taldetan antolatu dira, talde horietan egingo dituzte besteak beste espedizioko dinamika, otordu zein kontaketak.
Bazkal ostean ekimenaren ikur diren kamiseta laranjak eskuratu dituzte. Horiek soinean Atharratzeko udalak harrera egin die. Eta, ostean, espedizioari hasiera ofiziala emateko familia argazkia atera dute «ura, ura ura, Euskarabentura!» oihukatuta.
Saioak Primeran plataforman
Aurtengo berrikuntza nabarmenena Primeran plataforman eskainiko diren saioak izango dira. Debagoieneko Abao Komunikazio Agentzia (ABAO) arduratuko da jzioquitarren bizipenak ardatz izango dituzten saioak grabatzeaz; «hasi aurreko sentimenduak, lehen eguneko urduritasunak, espedizioaren egunerokoa, lagun berriak egitea… Horrela, espediziotik kanpo dauden gazteengana heldu eta euskaldunen sareak elikatzen jarraitzea da asmoa».
Lehen bi saioak uztailaren 10 eta 24ean estreinatuko dira Primeran plataforman, hain zuzen espedizioak Euskal Herria zeharkatzen duen bitartean. Hirugarrena abuztuan eskainiko da eta irailean, berriz, laugarrena eta azkena.
.jpg?1751394126)
Parte hartzaileak
Guztira 126 gaztek parte hartuko dute Euskarabenturan. Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira. Herrialdeka hauek dira kamiseta laranja izango duten gazteen kopuruak: Bizkaiko 43 (%34,12), Gipuzkoako 26 (%20,63), Nafarroako 24 (%19,05), Arabako 13 (%10,32), Lapurdiko 13 (%10,32), Baxe Nafarroako bost (%3,97) eta Zuberoako bi (%1,59). Ipar Euskal Herriko kideen parte hartze handiena du aurtengoak: 20 ‘jzioquitar’ izango dira espedizioan. Aurten ez da diasporako kiderekin izango.
Taldearen gehiengoa emakumeak dira, zehazki 77 (% 61,1) eta, aldiz, gizonezkoak 49 (% 38,9). Gazteekin batera, 28 lagunek osatutako lan-talde urdina espedizioan izango da: bi koordinatzaile, 12 xerpa (begirale), bi xerpa laguntzaile, bi xerpa buru, bi mediku, hiru erizain, bi gidari, argazkilari bat, kameralari bat eta komunikazio arduradun bat. Aurtengoan gainera aipagarri Ipar Euskal Herriko bi kide Xerpa lanetan arituko direla.
Ibilbidea
Aurreko urtean bezala Atharratzen hasiko da eta horrela espedizioa Zuberoan etapa bat gehiago egingo du EuskarAbenturak. Guztira 27 herritan pasako dute gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo.
«Horien artean Abaurregaina da aurtengo espedizioan ezagutuko duten herri berria. Edonola ere, horiek eta beste hainbeste herri zeharkatuko ditu marea laranjak», azpimarratu dute antolatzaileek.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
