
Baiko pilota enpresak badu beste pilotari bat koadroan, astearte honean jakinarazi duen moduan. Bere izena Unai Amiano da, 20 urteko irundarra. Aurrelariak bi urterako sinatu du bere kontratu berria, baina irailean izango da bere debuta, orain arte jakinarazi ez duten egun eta pilotaleku batean.
Unai Amiano Berako pilota klubean hasi zen esku pilotan jokatzen. Geroago Donostiako Añorga auzoan jarraitu zuen, eta azken urteak Tolosan egin ditu, bertako Aurrera Pilota Elkartean. Azken urtean emaitza onak lortu ditu irundarrak kantxetan, eta besteak beste, Mallabiko Biharko Izarrak, Espainiako Txapelketa, Kopa eta Lezamako Torneoa irabazi ditu.
Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren esanetan, «Unairen gauzarik azpimarragarriena, duen kolpea da. Profesionaletan eta afizionatuetan oso pilotari gutxik dute honelako kolpea».
«Azken urte honetan gorakada handia egin duen pilotaria da. Afizionatuetan, nire ustez, aurrean egon den pilotaririk onenetarikoa izan da, onena ez bada izan», gaineratu du Olaizolak Baikok bere webgunean igotako bideo batean.
Azkenik, «lan asko eginez errematea asko hobetzen ari da. Oso prestatuta dago salto hau emateko», azpimarratu du Baikoko kirol arduradunak.
Bestalde, Unai Amiano bera pozik agertu da Baikok eskaintzen dion aukera honengatik. «Aukera polita da, ea hurrengo bi urteetan nire maila ematen dudan, gehienbat disfrutatzen dudan eta lan txukuna egiten dudan», azpimarratu du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
