
Poliziak 157 pertsona atxilotu zituen atzo Izmirren, Turkiako hirugarren hiri jendetsuenean; horien artean, eskualdeko eta udaleko ordezkariak, ustezko ustelkeriagatik. Herrialdearen mendebaldeko hiria oposizioko Herriaren Alderdi Errepublikanoa (CHP) sozialdemokrata eta kemalistaren gotorlekua da.
Auzipetuen artean hiriko alkate ohi Tunc Soyer eta CHP-ren Izmir probintziako sekzioko presidente Senol Aslanoglu daude; hala jakinarazi zuen, alderdiko presidenteorde Murat Bakan-ek. «Istanbulen gertatutakoaren antzeko prozesu baten aurrean gaude», idatzi zuen Bakanek X-en.
Martxoaren 19an Ekrem Imamoglu, Istanbulgo alkatea, atxilotu zuten, alegia, CHPko 2028ko hauteskunde presidentzialetarako hautagaia eta Recep Tayyip Erdogan agintari gorenaren aurkari nagusia. Orduko inkestek Imamogluren garaipena iragartzen zuten eta egun kartzelan jarraitzen du.
Orduko operazioan, beste goi funtzionario batzuk ere atxilotu zituzten, eta hurrengo asteetan, CHPko barrutietako alkate gehiago ere bai.
Alderdiak sarekada horiek salatu ditu, esanez botere judiziala manipulatuz oposizioari boterera iristeko bidea oztopatzeko legez kanpoko ekintzak direla. Ordutik hona hainbat protesta antolatu ditu Istanbulen, Ankaran eta Izmirren bertan, 2013ko Geziko protestez geroztiko jendetsuenak.
100 EGUN
Atzo gauerako ere, Imamoglu atxilotu zutenetik 100 egun bete direnean, CHPk manifestazio handi bat deitua zuen Saraçhane plazan, Istanbulgo udaletxearen aurrean.
Antzinako Izmir (Egeoko kostaldean; 5 milioi) bere ondasun historiko-kulturalagatik eta irekiera eta populazio aniztasunagatik ezaguna da.
Ez dira Istanbulekoa eta Izmirrekoa CHP pairatzen ari den jazarpen bakarrak.
Kemal «Atatürk» turkiar errepublikaren «aitak» sortutako alderdia eta Parlamentuko oposizioko lehen indarra boterearen jopuntuan dago.
Erregimenak bere azken biltzarrean, 2023ko azaroan, «iruzurra» leporatu zion eta kargugabetu egin nahi du orduan hautatua izan zen Özgür Özel CHPko burua. Auzia irailaren 8ra atzeratu da.
Acoso a una revista por una imagen de Mahoma
Al grito de “¡O morimos nosotros o ellos!” y “Viva la Sharia” (ley islámica), una turba atacó a pedradas e intentó incendiar la sede de la revista satírica turca “LeMan” tras la detención de cuatro trabajadores acusados de insultar al profeta Mahoma por una caricatura publicada el día 26.
El ministro de Interior, Ali Yerlikaya, señaló que los detenidos son el autor de la caricatura y tres directivos de la revista.
En la portada, Mahoma y Moisés, ambos venerados como profetas tanto en el islam como en el judaísmo, aparecen como dos figuras ancianas que se encuentran en el aire sobre una ciudad devastada por bombardeos. Se saludan con las frases (el saludo árabe) y (el saludo judío).
«En esta caricatura, el artista pretendía representar a un musulmán asesinado por Israel, destacando la legitimidad del pueblo musulmán oprimido. No hubo ninguna intención de insultar los valores religiosos», explicó la revista.
Se emitió una orden para confiscar el ejemplar correspondiente y la Fiscalía ha iniciado gestiones para bloquear el acceso a sus cuentas en redes sociales. Recep Tayyip Erdogan describió la caricatura como una «provocación flagrante» y tachó de «inmorales» a sus autores. «Desde el día en que la nación turca fue honrada por el islam, se ha distinguido por su amor al profeta», remarcó.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

