
Gloria Vazquez Ingurumen Administrazioko zuzendari izendatu du Gipuzkoako Aldundiak, Ingurumen Sailaren baitan dagoen arduradun postua har dezan. Sail horren buru Jose Ignacio Asensio foru diputatua da, eta haren hitzetan, «Gloria Vazquezek esperientzia instituzionala, ezagutza teknikoa eta sentiberatasun soziala uztartzen ditu; haren etorrerak gure politika jasangarrien izaera eraldatzailea indartzen du».
Zientziaren alorrean formazio sendoa du Vazquezek, eta ibilbide luzea egin du bai sektore publikoan, bai hezkuntza eta gizarte esparruetan. Orain, Gipuzkoako ingurumen politikak bultzatzeko ardura izango du, garapen jasangarriaren, justizia klimatikoaren eta herritarren parte-hartzearen ikuspegitik.
Errenterian jaioa 1965ean, Zarautzen bizi da azken 30 urteetan. Biologiako lizentziaduna da, eta Teknologia eta Ingurumen Kudeaketako masterra du. Zientzietako irakaslea izan da bigarren hezkuntzan eta Euskal Herriko Unibertsitatean. Zarauzko Udaleko zinegotzi izan da 2007tik, eta hainbat arlo gidatu ditu: Ingurumena, Agenda 21, Hezkuntza, Berdintasuna eta Gizarte Ongizatea.
2024ko azarotik, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Departamentuan aholkulari aritu da, eta aldi berean Berdintasun zinegotzi eta Urdin Berdearen Eraztunaren proiektuko arduradun lanetan jardun du.
Asensiok nabarmendu duenez, «Gloria Vazquezen ibilbideak erakusten du pertsonen ongizatearekin, ingurunearekiko ardurarekin eta berdintasunarekin duen konpromiso irmoa. Haren gidaritzapean, aurrera egingo dugu Gipuzkoa berdeago, bidezkoago eta klima-aldaketari aurre egiteko prestatuta egon dadin bidean».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
