
Ostegun honetan aurkeztu da Ehunmilak Ultra-Trail probaren XIV. edizioa. Betiko moduan, hiru lasterketa egingo dira –Ehunmilak, Goierriko bi Haundiak eta Marimurumendi–, uztailaren 11, 12 eta 13an, bi parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 herri gurutzatzen direlarik.
Aurtengo edizioak zenbait datu aipagarri ditu, horien artean, azpimarratzekoa, emakumeen parte-hartze zifretan «errekorra gainditzen» jarraitzen duela probak. Antolatzaileek adierazi dutenez, urtez urte emakumezkoen partehartzean errekor berria ezartzen jarraitzen ari dira bai zifra orokorrean eta baita 'Ehm' zein 'G2h' probetan ere. Aurtengoan 148 emakumezko partaide izango dira honela banatuta: 28 emakume 'Ehm' Ultra-Trail lasterketan, 56 emakume 'G2h' trail lasterketan eta 64 emakume 'mmm' maratoi lasterketan.
Honekin batera, aipatzekoa da ere parte-hartzaileen kopuruak «zifra altuetan» mantentzen direla. Aurtengo edizioan guztira 3 kontinentetako 13 herrialde ezberdinetako 1.260 korrikalari daude izena emanda. Antolatzaileek «adierazgarri» bezala hartu dute Ehunmilak Ultra-Trail proban inoizko atzerritar partehartzaile zifrarik handiena dagoela 51 partaiderekin.
Probaz proba partaideak honela daude banatuta: 360 partaide Ehunmilak Ultra-Trail proban (171km / D+ 10.500m), 550 partaide Goierriko bi Haundiak trail proban (90km / D+ 5.500m) eta 350 partaide Marimurumendi maratoian (42km / D+ 2.300m).
Korrikalariez gain, 1.600 boluntario baino gehiago erituko dira lanean. «Ziur aski, hitzordu hau munduko trail ekitaldi garrantzitsu bakarra izango da korrikalari baina boluntario gehiago dituena», azpimarratu dute antolatzaileek aurkezpenean.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
