NAIZ

Txinako ‘Tour of Magnificent Qinghai’ lasterketan nabarmentzen saiatuko da Euskaltel-Euskadi

Hilaren 6tik 13ra jokatuko den lasterketa honetan «garaipenak lortzea eta bizpahiru kide hamar aurrenekoetan sartzea» jarri du helburutzat talde laranjak. Jon Agirre, Mikel Bizkarra, Marton Dina Hungariako txapelduna, Ander Ganzábal, Xabier Isasa, Jordi Lopez eta Jokin Murguialday lehiatuko dira.

Euskaltel-Euskadi taldeak aurrean ibili nahi du Txinako lurretan.
Euskaltel-Euskadi taldeak aurrean ibili nahi du Txinako lurretan. (SPRINT CYCLING)

Euskaltel-Euskadi taldea ez da Tourrean izango, noski, baina badu lasterketarik. Hala, hilaren 6tik 13ra Txinako 'Tour of Magnificent Qinghai' (2.Pro) delako itzulian lehiatuko du.

Jon Agirre, Mikel Bizkarra, Hungariako txapeldun berria den Marton Dina, Ander Ganzabal, Xabier Isasa, Jordi Lopez eta Jokin Murguialday lehiatuko dira Txinako lurretan, Pablo Urtasunen zuzendaritzapean.

Ibilbideak ez du ez mendatean amaierarik ezta erlojupeko saiorik ere. Hainbat mendate ditu, hala ere, 3.000 eta 4.000 metroko altueran, baina helmugatik urrun guztiak ere. Guztira, 20 taldek hartuko dute parte, WorldTour mailako bat, ProTeam mailako zortzi eta 13 Kontinental.

Pablo Urtasun, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendariaren hitztean, handinahia eta anbizioa ezagun dira. «Itzuli berezia da, altueran, 3.000 ata 4.000 metro bitartean mendate batzuetan, eta horrek eragina nabarmena izango du. Gure txirrindulari guztiak altueran egon dira ahalik eta ondoen egokitzeko. Ibilbideari begira, mendate luzeak daude, baina helmugatik nahiko urrun denak. Taktikoki mugigemendu asko egon daitezke, beraz. Gure helburua da garaipenak lortzea, edo oso gertu egotea, eta bizpahiru txirrindulari hamar lehenengotan sartzea da. Hori dena lortzen saiatuko gara», adierazi du.